Trenbide sistemen birmoldaketa eta modernizazioa

Hobetu zure flotaren bizitza

Flota baten bizitza zenbatetsia luzatzea, horien errendimendua hobetzea eta joan-etorrien erosotasuna hobetzea dira sistemak behar bezala mantendu eta modernizatu izanaren onurak. CAF Power & Automation-en dihardugunok bezeroen beharrak mamitzen lan egiten dugu.

Sistema ontziratuak birgaitu eta modernizatzeko zereginean, moldagarritasuna dugu xede, eta birgaitutako sistemak ekonomikoki bideragarriak diren proiektu bilakatzen ditugu..

 

abantailak

 

Trenbide-sistemak birgaitu eta modernizatzeko zerbitzuen bitartez, flotei balio erantsia ematen dihardugu: zama-edukiera eta itsaspen-ahalmena handitzen ditugu, errendimendua optimizatzen dugu eta kontrol eta potentziako elektronika-sistemak fidagarriago egiten ditugu.  

Trakzio-katea modernizatzea

RETROFIT, luzatu zure flotaren bizitza

Bezeroen eskura jartzen ditugun birgaitze-mailen artean, garrantzitsuenetako batek trakzio-katean du eragina, hots, horren prestazioak hobetu egiten ditu: trakzio-katearen REPOWERING-az ari gara.

Gero eta maizago, trenbide-ibilgailuen trakzioa AC teknologiaz baliatzen da. Haatik, DC teknologiadunek prestazioak trakzio-katea osorik modernizatu gabe hobetzeko aukera dute.

CAF Power&Automation-en dihardugunok bi teknologiak optimiza ditzakegu, eta horretarako hauek jartzen dizkizugu eskura:

DC trakzio-katearen (DC motorra) RETROFITa

DC/DC trakzio-kate bera izanda, teknologia abangoardistago baterantz aurrera egiten dugu.

Trakzio-bihurgailuak GTO teknologiatik IGBT teknologiara igarotzean, horien fidagarritasuna areagotzen da, erabilgarritasuna % 10raino hobetzen da eta lehenagoko teknologiaren ondorio diren zaharkitzearen arazoak murrizten ditu.

AC trakzio-katearen (AC motorra) RETROFITa

Trenbide-ibilgailuen DC-tik AC-rako retrofit-ak hainbat abantaila du, zeren eta horien potentzia-mailak handitzea ahalbidetzen baitu, eta, ondorioz, zama-edukiera eta itsaspen-ahalmena handitzen dira eta erregai-kontsumoaren mailak txikiagotzen.

Trakzio-katea martxan dauden ibilgailuetan edo ibilgailu berrietan moderniza daiteke.

CAF Power & Automation-ek zure ideia mamitzen du

CAF Power & Automation-ek “giltza eskura” erako zerbitzua jartzen dizu eskura: ibilgailuen birgaitzean bakarra den konponbide optimizatua emango dizu.

Gure ibilbidea, CAF Taldeko partaide izatea eta trenbide-ibilgailuak diseinatu eta fabrikatzen dugun esperientzia ugaria direla eta, flotak birgaitzeko neurrirako zerbitzu osoak eskaintzeko gai gara, eta ibilgailu bakoitzaz dugun ikuspegia eta ezagutza orokorrak dira.

CAF MIIRA rekin elkarlanean dihardugu. CAF MIIRAk, laurogei urtez, ardatz muntatuak, gurpilak, erreduzitzaileak eta krokadurak diseinatu eta fabrikatzendihardu, eta CETEST erreferentea da sektorean trenbide-ibilgailuetarako saiakuntza-zerbitzuengatik. Gure ezagutza metatua gehituz, “giltza eskura” erako konponbide osoa ematen dugu.

Locomotora

CAF Power-en dihardugunok, hainbat trakzio-ekipamendu garatu dugu tren-makinen trakzio-sistemak modernizatzeko, herrialde hauetan: India, Sudafrica, Italia eta Ameriketako Estatu Batuak.

CAF Power & Automation-ek jakintza-alor anitzeko taldea, teknologia aurreratua eta konponbide egiaztatuak ditu mundu guztian, eta horiei esker, zerbitzu osa bermatzen dizugu:

Ekipamenduak eta osagaiak

Ingeniari espezializatuek osaturiko taldeak garatuko du zure beharretara egokitutako produktua. Gure edo gure laguntzaileen ekipamendu, sistema eta azpisistemen osagai guztiak diseinatu eta zehaztea barne hartzen ditu gure gaitasunak.

Sistemen integrazioa

Trenbide-ekipamenduen integrazioan dugun esperientziak, hainbat konponbide edo produktu arteko proiektuak –gureak edo gure laguntzaileekin– barne hartzen dituen zerbitzua emateko gai egiten gaitu. Horrela, haiek integratzen diren trenbide-sistemarekiko bateragarritasun teknikoa, eraginkortasun osoa eta zerbitzuaren ustiapena bermatzen dira:

  • Ingeniaritza Mekanikoa, ibilgailuaren egitura eta dinamikaren azterketari aplikatutakoa
  • Sistemen integrazioko ingeniaritza (ibilgailuaren logika, eskema elektrikoak, kable-sarea …)
  • Prozesu-ingeniaritza (proiektua burutzeko prestatutako eskulana, tokiko bazkideak)

serbitzuak

 

Bi laborategi ditugu, teknologia aurreratuenaz hornituta daudenak, eta horietan beharrezko balioztatze-probak egin eta, ostean, sistema homologatu guztiak entregatzen ditugu.

Instalazioa

Sistemak integratu ondoren, sistemak eta ekipamenduak behar bezala instalatuko ditugula ziurtatzen dizugu, eta birgaitze-proiektua arrakastatsua izan dadin behar izango diren ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Mantentze-lanak eta bermea

Ibilgailua instalatzeko denboraldia bukatu ondoren, CAF Power & Automation-ek mantentze-zerbitzua bermatzen dizu ibilgailuaren bizi-ziklo guztian zehar.

 

Ideiarik al duzu buruan? Konta iezaguzu. Hori mami dezakegu. Jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: info@cafpower.com