Trakzio-bihurgailuak tren-makinentzat

Locomotive Traction EquipmentTrakzio elektrikoko bihurgailuak diseinatu eta fabrikatzen ditugu tren-makinetarako

CAF Power & Automation-ek trakzio elektrikoko eta diesel-elektrikoko tren-makinetarako garatzen ditu ekipamenduak eta sistemak.

Teknologia propioarekin eta diseinu-fasean aplikatzen diren modularitate-kontzeptuen arabera garatutako trakzio-bihurgailuak ditugu (deskargatu fitxa teknikoa).

Berezitasun horri esker, ibilgailu berrietara ahalik eta gehien molda daiteke eta lehendik badiren tren-makinak birgai daitezke.

Gure trakzio-ekipamenduen modularitateari esker, teknologia propiodun COSMOS kontrol-sistemarekin eta ATENEA trena/lurra komunikazio-sistemarekin integra daitezke.

Halaber, erraz integra daitezke beste sistema eta ekipamendu batzuekin –lehendik badirenak edo zehaztuak–, guk hornitzen ditugunekin.

Goi-mailako prestazioko arkitekturak diseinatzen ditugu, ekipamenduen erabilgarritasunik handiena lortzeko, trakzio-kate independente eta kontrol-konponbide erredundanteen arteko konpromiso hoberenari esker.

CAF Power & Automation-en tren-makinentzako trakzio-sistemak nazioarteko trenbide-estandarrak betetzeko fabrikatzen dira.