COSMOS: tren-lur komunikazioak
COSMOS On-board konponbideak edge computing teknologiak inplementatzen ditu. Horri esker, sartutako informazioa bildu eta prozesatu daiteke, baita lurreko zerbitzarien eskura jarri ere, kablerik gabeko komunikazio-bide egokienak erabiliz, eta zibersegurtasunaren arloko araudia betez.
Sistema honek irismen handiko teknologia zelularrak barne hartzen ditu, hala nola, GSM, 3G, LTE eta (irismen ertaina) Wi-FI (IEEE 802.11 a/b/g/n) lokala, eta ahalmen handiagoko geroko teknologietara eskalagarria da.
GPS modulua gehitzeko aukerari esker, gure telekomunikazio-sistemek trenak kokatu ahal izango dituzte, eta honek, Lurreko aplikazioetan trenbide-trazaduraren kartografian eta sinoptikoen gainean bistaratzea ahalbideratzen duelarik.
COSMOS On-board-en ezaugarriak eta onurak
- TCMS-ean eskuragarri dauden trenaren seinale guztiak monitorizatzen dira.
- Trenetik lurrera alarma larriak automatikoki bidaltzen dira.
- Historiko biltegiratuen deskarga automatikoa egiten da.
- Trenetik lurreko zerbitzarira alarma larrien bidaltze automatikoa.
Integrazio erraza lurreko soluzioen bidez
COSMOSek interfaze estandarizatuak ahalbideratzen ditu lurreko soluzioekiko. Gure esperientziari esker, bezeroaren beharrizanetara egokitu gaitezke, flotaren ustiaketa eta mantentze-lan egokiagoak lortzeko. Erabiltzaileak interfaze hauek izango ditu aukeran: IEC 61375-2-6 arauaren araberakoa, edo REST API eta MQTT interfaze intuitiboa.
COSMOS Train-to-ground-ren ezaugarriak eta onurak
- Denbora errealean trenaren seinaleen telemetria.
- Trenetik lurreko zerbitzarietara alarma larriak automatikoki bidaltzea.
- Tren-flotaren geokokapena denbora errealean.
- Urrutiko HMI: erabiltzailearen interfaze grafiko bateratua, intuitiboa eta erabilerraza.
- Big data konponbideetarako datuak etengabe eta modu fidagarrian biltzea, eta izaeran oinarritutako mantentze-lanak egitea.