Misioa, ikuspegia eta balore korporatiboak

IKUSPEGIA

CAF Taldea osatzen duten enpresatako bat gara; goi-mailako prestakuntza eta proiektuarekin konpromiso handia dugun pertsonok osatzen duguna. Bezeroak fidelizatzeko lan egiten dugu, eta, eginkizun horretan, potentziako eta kontroleko konponbide berritzaileak sortzen ditugu. Negozio jasangarria sortzen dugu eta inguruko aurrerapenari laguntzen diogu.

XEDEA

Erreferentea gara munduan bezeroei beren beharretara egokitutako potentziako, kontroleko eta energia-metatzeko konponbideak ematen.

BALIOAK

Gure balioak taldeko eta banakako ekintzen euskarriak dira, baita gure erabakien oinarria ere, eta indartu egiten gaituzte, bezeroen balioa maximizatzea helburu.

 

balioak entengabeko hobekintza

Etengabeko hobekuntzara eta lehiakortasun handiagoa lortzearen aldeko aldaketara bideratuta gaude.

 

balioak bezeroekin elkarlanean jardutea

Bezeroarekin modu proaktiboan lan egiten dugu; bezeroaren beharrak ulertzen eta horren interesen araberako konponbideak eskaintzen ditugu.

 

balioak talde lana

Elkarrekin koordinatuta lan egiten dugu, eta helburu bera izanik, elkarri laguntzen diogu guztion lana aintzat hartuz. Konfiantza eta errespetua ditugu oinarri, baita eskuordetzea eta komunikazio eraginkorra sustatzen dituen lidergoa ere.

 

balioak konpromisoa

Erakundearen helburuak geureak egiten ditugu, eta buru-belarri jokatzen dugu gure jomugak lortzeko.