TCMS COSMOS

cosmos

COSMOS Trenaren monitorizazio- eta kontrol-sistemak Trenen kontrol- eta monitorizazio-konponbideak

TCNn oinarritutako konponbide estandarra
Sistema modularra eta banatua
Sistema malgua
Fidagarritasuna eta irmotasuna
Interoperabilitatea

 

Trena kontrolatu eta monitorizatzeko sistema (TCMS) da COSMOS, TCN komunikazio-estandarrean oinarrituta dagoena. Sistema irmoa, modularra eta malgua da. Sistema hau, kontrol efizientea lortzeko eta beste tren-sistemak integratzeko sortu izan da.

COSMOS sistemak potentzia handiko HMIa dauka, gidariak tren-sistema guztiak modu ergonomikoan monitorizatuta izan ditzan. Display honi esker, mantentzaileak mantentze-gorabeherak berreskura ditzake interfaze integratu eta erabilterrez batetik.

CAF Power & Automation-ek tren guztian zehar banantzen du COSMOS sistema, eta ekipamenduak eta sistemari funtzionaltasunak gehitu ahal zaizkio "plug-and-play" gisa.

HARDWAREA

COSMOS sistema ondoko moduluek osatzen dute:

  • Libreki programatu daitekeen Ibilgailuaren Kontrol Unitatea (CCU).
  • Gizon-Makina Interfazea (HMI).
  • Sarrera- eta irteera-moduluak (S/I moduluak), CAN-MVB, 485-MVB, CAN-TRDP eta 485-TRDP ahalmena daukatenak eta erabiltzeko prest daudenak. S/I ahalmenek barne hartzen dituzte sarrera eta irteera digitalak nahiz analogikoak, tenperatura-sentsoreen sarrera (PT100, PT1000) eta PWM.
  • MVB-WTB, ETBN, MVB-MVB gateway edo atebideak, eta MVB errepikagailuak eta Ethernet.
  • Switchak eta routerrak urrutiko komunikazioetarako.

Modulu horiek guztiek EN 50155 araua betetzen dute, eskuarki trenbide-aplikazioetarako eskatzen direnak.

SOFTWAREA

AUNIA esaten zaio ibilgailuaren bizi-ziklo osoan erabiltzen diren tresna guztien multzoari. Konfigurazio- eta mantentze-lanak egiteko tresnak hartzen ditu barne. Diseinu modularra du, datu-baseetan oinarritutako planteamenduaren araberakoa. AUNIAk erabiltzaileen kredentzialak eta software-eguneratzeak kudeatzean ditu. Hala, erabiltzaile guztiek datu berdinekin lan egiten dute, tresna berdinak erabiliz.

AUNIA konfigurazio eta programazio egituratu eta intuitiboen tresna-multzoa da. Bezero bakoitzari berariazko euskarria ematen dio, testuinguru edo proiektu partikular bakoitzaren barruan.

AUNIAk abantaila hauek ditu:

  • Proiektua planifikatzeko eginkizunak errazten ditu.
  • TCMS sistemaren eta firmware nahiz aplikazioen parametroak ezartzen ditu.
  • SW ezartzea ahalbidetzen du, ibilgailuaren logikari jarraikiz, IEC 61131-3 arauarekin bat etorriz.
  • HMIren aplikazio grafikorako tresna egokia ezartzen du.
  • Benetako diagnostiko-tresnak ematen ditu denbora errealean monitorizatzeko eta jasotako datuak aztertzeko.
  • Erabiltzaileak eta eguneratzeak kudeatzen ditu.

mandos metro

COSMOS sistemaren ezaugarriak eta onurak

  • Fidagarritasun bikaina du.
  • Konponbide estandarra, interoperagarria eta interfaz anitzekoa da.
  • Trena erraz martxan jartzen da eta mantentze-lanak erraz egiten dira.
  • Erabiltzaileak erraz ezar dezake softwarea AUNIAren bidez edo sistemak bateratzeko gure teknikarien laguntzarekin.
  • Erraz muntatzen da eta trenean kable gutxiago behar da.
  • Sistema malgua, modularra eta banatua da, erraz zabaldu daitekeena.
  • Trenbide-alorreko araudia betetzen du.
  • Konponbide errentagarria da, proiektu edo bezero bakoitzaren beharrizanetara egokitzeko malgutasunari esker.
  • Integrazio-ingeniaritzan bezeroen beharrizanetara egokitzeko ahalmena behar du.
  • Bucarest Cosmos TCMS Metro

    Bucarest Cosmos TCMS Metro

  • FGC Cosmos TCMS eta CCTV Hiri inguruko

    FGC Cosmos TCMS eta CCTV Hiri inguruko

  • Besançon Cosmos TCMS Tranbia

    Besançon Cosmos TCMS Tranbia

  • Besançon Cosmos TCMS Tranbia

    Besançon Cosmos TCMS Tranbia

  • Stockholm Tranbia gidatzeko mahaia

    Stockholm Tranbia gidatzeko mahaia

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

COSMOS erabiltzen duten trenbide-erreferentzia batzuk

  • DMUS North England.  Inglaterra  2016

    DMUs North England • 2016

    Arriva Rail North • Inglaterra
    2 bagoiko 25 unitate
    3 bagoiko 30 unitate

  • Oslo. Noruega. 2015

    Oslo Flytoget • 2015

    Flytoget AS • Norvegia
    4 bagoiko 8 unitate

  • NS. Holanda. 2015

    NS • 2015

    NS • Holanda
    3 bagoiko 60 unitate
    4 bagoiko 50unitate

  • Caledonian Sleepers. Escocia. 2015

    Caledonian Sleepers • 2015

    Serco Group Plc • Escocia
    75 bagoi