Ikerketa eta berrikuntza

I+G, etengabe bilakatzen ari den sektore baten beharrei aurrea hartzeko lan egiten dugu

CAF Power & Automation-en dihardugunok, ikertu eta berritzen dugu, aldaketei aurrea hartzeko eta trenbide-sektoreko behar berriei erantzuteko..Etorkizuneko konponbideak diseinatzen ditugu, produktua garatzeko asmo handiko plan teknologiko batean kokatuta daudenak, enpresa, unibertsitate eta teknologi zentroekiko lankidetza eta

Plataforma teknologikoak

CAF Power-ek potentzia-elektronikan, automatizazioan eta komunikazioetan espezializatutako ingeniaritza dauka. Ikerketa eta berrikuntza gure plataformak garatu eta etengabe hobetzeko:

  • TRANBIEN PLATAFORMA
  • EMUS-DMUS-EN PLATAFORMA
  • METROEN PLATAFORMA
  • TREN MAKINEN PLATAFORMA
  • ABIADURA HANDIKO PLATAFORMA
  • TCMS-EN PLATAFORMA
  • KOMUNIKAZIOAREN PLATAFORMA
  • ENERGIA METATZEKO PLATAFORMA

Trenbide-merkatuarekin eta gure bezeroekin etengabe harremanetan gaudenez, gure plataformak etengabe hobetzen ditugu eta prestazioen eta fidagarritasunen maila gorena eskaintzen dugu.

Proiektu europarrak

Mundua abiadura handian mugitzen da. Ohitura berriak, ideia berriak, komunikatzeko, mugitzeko eta aurrera egiteko dugun moduan aldaketa sakonak.

Hori dela eta, CAF Power & Automation-ek proiektu europarretan ari da elkarlanean, trenbide-sektoreko beste enpresa batzuei gure ezagutzak jakinarazteko eta elkarri ezagutarazteko.

Azken urteotan, proiektu hauetan parte hartzen ari gara:

Shift2Rail Programme (2016-2021)

shift 2 rail

CAF Powerrek, Europako funtsekin finantzatutako Shift2Rail programaren barruan, nazioarteko proiektu hauetan parte hartu du:

  • PINTA (2016-2018) - IP1 Traction TD1 and Brakes TD5 – Phase 1
  • PINTA2 (2018-2021) - IP1 Traction TD1 and Brakes TD5 – Phase 2
  • PINTA3 (2020- 2023) - IP1 Traction TD1 – Phase 3 and HVAC TD8
  • CONNECTA (2016-2018) CONtributing to Shift2Rail's NExt generation of high Capable and safe TCMS and brAkes. Phase 1
  • CONNECTA 2 (2018 – 2021) CONtributing to Shift2Rail's NExt generation of high Capable and safe TCMS. PhAse 2
  • CONNECTA 3 (2020-2023) CONtributing to Shift2Rail's NExt generation of high Capable and safe TCMS PhAse 3
  • FFL4E (2016-2018) Future Freight Loco for Europe
  • FR8HUB(2017 – 2021) - Real time information applications and energy efficient solutions for rail freight
  • FR8RAIL3 (2019 – 2023) - Smart data-based assets and efficient rail freight operation
  • PIVOT-2 (2019 – 2023) - Performance Improvement for Vehicles on Track 2

Roll2Rail Programme (2015-2017)

roll to rail

Roll2Rail programaren emaitzek, eragiketen fidagarritasuna handitzen eta bizi-zikloaren kostuan murrizten lagunduko dute.

Proiektu hori IKERLAN teknologi zentroarekin elkarlanean burutu da. Horren emaitza silizio karburuko (SiC) erdieroaleetan oinarritutako bihurgailua izan da. Konponbide horri esker, efizientzia energetikoa % 50 handitzen da eta bolumena % 30 eta pisua % 20 murrizten dira, gaur egungo gailuekin alderatuta. Informazio gehiago, gure Youtube kanalean.

 

ESTEFI (2015-2018)

cdti

estefi

CDTI, CIEN (enpresa-ikerketa nazionaleko partzuergoak) programa estrategikoaren barruan, 2015eko deialdian, “Garraio-geltoki intermodal efiziente eta jasangarriaren garapena” izeneko ESTEFI proiektuari finantza-laguntza ematea erabaki du.

ESTEFI proiektuaren helburua da konponbide bat garatzea hiriguneetako garraio publikoaren beharrei modu efizientean erantzuteko, hain zuzen ere, “intermodalitate” kontzeptu berri baten bidez (tranbia, autobusa, ibilgailu elektrikoa eta igogailua), zeinak modu funtzionalean metaketa-arloan teknologiarik berritzaileena integratuko duen.

Merlin (2013-2015)

Merlin

Energiaren kudeaketa jasangarria eta adimentsua, Europako trenbide-sistemak optimizatzeko, hots, optimizazio integratua lortzeko.

Osiris (2012-2014)

osiris

Berritzeko eta kontsumo energetikoak murrizteko estrategia.

Trend (2011-2013)

trend

Bateragarritasun elektromagnetikorako testa trenbide-ibilgailuetako eremuen arteko interoperabilitaterako.

 

Beste proiektu batzuk / Diru-laguntzak

FEDER EGEF Custom

eusko jaurlaritza logo

MAES - Trenbide eta garrario bertikalen efizientiza eta sistema kritikoen kontrolean modelizazio aurreratua , ZE-2020/00033 espediente zenbakiarekin, Eusko Jaurlariza eta Europar Batasuneko Feder 2014-2020 Funtsekin batera kofinantziatu da. HAZITEK2020 Enpresen I+G bultzatzeko laguntza programa.


FEDER EGEF Custom

eusko jaurlaritza logo

MOD4TRAC - Metroentzako modularra den trakzio sistemaren garapena proiektua, espediente ZL-2018/00558 y ZL-2019/00183 zenbakiekin, Eusko Jaurlariza eta Europar Batasuneko Feder 2014-2020 Funtsekin batera kofinantziatu da. HAZITEK Enpresen I+G bultzatzeko laguntza programa.


Ministerio de industria, turismo y comercio

Plan avanza2

I+G proiektu hau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko Plan Nazionalaren (2008-2011) barruan, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak beste erakunde batzuekin batera finantzatu du: “ONTZIRATUTAKO PLATAFORMA FINKOA TRENBIDE ESPARRUAN EDUKI MULTIMEDIAKO EDUKI KONTESTUALIZATUAK EMATEKO ”, TSI-020110-2009-159 espediente-zenbakiduna. .


Ministerio de Ciencia e Innovación

Unión Europea - Fondo Europeo de desarrollo regional

Gure erakundearen proiektu garrantzitsu hau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko Plan Nazionalaren (2008-2011) barruan, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak beste erakunde batzuekin batera finantzatu du, FEDERen funtsen partaidetzarekin: “ENERGI-KUDEAKETA TEKNOLOGIAK TRENBIDE APLIKAZIOETARAKO – SIENER”, IPT-370000-2010-15 espediente-zenbakiduna


Ministerio de Ciencia e Innovación

Proiektu hau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko Plan Nazionalaren (2008-2011) barruan, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak beste erakunde batzuekin batera finantzatu du: “TEKNOLOGIA GARAPENAK EUROPAR SEKTOREARI ZUZENDUTAKO ALDIRIETAKO TRENBIDE PLATAFORMA BATETARAKO.– EUROCIVIS”, IPT-2011-1149-370000 espediente-zenbakiduna.


SafeCerArtemis

Ministerio de industria, energía y turismo

Unión Europea

Segurtasun Zertifikazioa Software Erabilera Intentsiboko Sistemetarako Osagai Berrerabilgarriekin (SafeCer) proiektua, ART-010000-2012-008 espediente-zenbakiduna, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta ARTEMIS Enpresa Elkartea (ARTEMIS-2011 proiektuen esparruan) beste erakunde batzuekin batera finantzatu dute.