GREENTECH: Energia optimizatzeko sistemak

Kutsatzailea ez den trenbide-garraioa ahalbidetzen dugu

CAF Power & Automation-ek teknologia, teknologia, efizientzia eta jasangarritasuna biltzen ditu energia metatzeko GREENTECH sistemetan: energia ahalik eta modurik eraginkorrenean eta ingurua eta ingurumena zaintzen kudeatzeko pentsatu den produktu-aukera.

Energia metatzeko gure sistemek, katenariarik gabe ibiltzea eta balaztatzearen energia berreskuratzea ahalbidetzen dute eta, hortaz, hirietako ingurumen-inpaktua murrizten eta trenbideko garraio ez kutsatzailea sustatzen da.

Greentech sistemei esker, erreferentzia gara munduan trenbideko sektorean energia metatzeko sistemetan.

Produktuaren balio erantsia dugu gune: osagai guztien kontrol bertikala eta metatze-sisteman eta, azkenik, trenean integratzea.

Energia metatzeko gure sistemak modularrak eta konfiguragarriak dira, eta betekizun edo beharretara aise moldatzen dira.

Mundu guztiko herritarrek teknologiarik aurreratuenaz gozatzen dute joan-etorrietan energia metatzeko Greentech sistemei esker.