ARA Light Rail 2020 eta Go Mobility martxoaren agendan

Osteguna, 27 Otsaila 2020 09:55
ARA Light Rail 2020 eta Go Mobility martxoaren agendan

Canberran, Light Rail eta Irunen, Go Mobility, azokan egongo gara martxoan 

ARA Light Rail Canberran

CAF babesle nagusi arituko da ARA (Australasian Railway Association) Light Rail 2020 azokan, martxoaren 4an eta 5ean, Canberran (Australia).
Azokan ibilgailuen eta sektoreko osagaien fabrikatzaileak izango dira, eta kasu azterketa berrienak ezagutzeko aukera izango dugu.

Hilaren 5ean, 9:50ean, Xabier Larrea lankidea (OESS Product Manager) hizlari arituko da Sustainable Innovation in Power and Automation: On Board Energy Storage Systems (OESS) in Light Rail hitzaldia ematen.

CAF Power & Automation-en tranbietako biltegiratze-sistemekin izandako ibilbidea eta esperientzia azalduko du.

CAF Power & Automation eta Canberrako LR

Canberrak hartuko du ekitaldia, Australiako hiriburuan, metro arinaren sare berriak lortu duen arrakastaren ondoren.

CAFek eta nazioarteko beste zazpi enpresak osatutako partzuergoari esleitu zitzaion hiriko tren arinaren linea berria eraikitzeko proiektua, hamabi kilometrokoa eta hamahiru geltokikoa. CAF Power & Automation-ek hornitzen ditu 75O VDC trakzio-sistemak eta COSMOS TCMS kontrol-sistema URBOS sortako hamalau ibilgailuetarako, bosna modulukoak.

Gungahlin eta Canberra arteko tren arinaren linea 2019ko apirilaren 20an jarri zuten martxan. Lehen hiru hiletan, milioi bat bidaiari baino gehiago izan zituen.

Ibilbide horren arrakasta ikusirik, Australiako Hiriburuaren Lurraldeko gobernuak bigarren etapari ekin dio: katenariarik gabeko tren arinaren beste linea bat eraikitzen ari da.

Go Mobility Irunen

Era berean, martxoaren 11n eta 12an Irungo Ficoban Go Mobility azokaren bigarren edizioa egingo dute, eta CAF Taldeak erakustokia izango du.

Hilaren 12an, 13:00etan, Txomin Nieva Produktu Garapeneko zuzendariak “El almacenamiento de energía y las baterías, oportunidades para Europa en el campo de la movilidad eléctrica” izeneko mahai-inguruan parte hartuko du.

Europan baterien balio-katea sortzeko ekintza-plan estrategikoaren neurriak azalduko dituzte, baita zenbait enpresak arlo horretan egindako lana ere.