Indiako Train 18-rako prototipo baten garapena

Osteguna, 06 Ekaina 2019 11:40
Indiako Train 18-rako prototipo baten garapena

CAF Power & Automation aukeratu dute Indiako Train 18-rako prototipo bat garatzeko.

CAF Power & Automation aukeratu dute Indiako Train 18-rako trakzio-katearen eta osagai elektrikoen prototipo bat garatzeko eta fabrikatzeko.
Tren hau hiriarteko abiadura ertain-handikoa da. Chennaiko Integral Coach Factory-k (ICF) diseinatu eta eraiki du, Make in India ekimenaren esparruan.

CAF India Private Limited-ek (CAF P&A-ren bazkideak) 2019ko maiatza amaieran jaso zuen garatzeko eskari hau, eta baliteke etorkizunean eskaria handitzea.

Gutxi barru, 37 trenetarako lizitazio berria jarriko da martxan. Aurreikusita dago 2020rako esleitzea. 50-75 milioi euroko proiektua izan daiteke.

Halaber, Indiako Trenbide Ministerioak dagoeneko iragarri du ondorengo 3-5 urteetan modelo horren 130 ibilgailu beharko dituela.

ICF eta Train 18

ICF Integral Coach Factory enpresak, Chennaikoak, ibilbide luzea du trenbide-sektorean. 1955etik, bidaiariak garraiatzeko ibilgailuen diseinuan eta fabrikazioan ardaztu du bere jarduera, EMUSak eta metroak adibidez, eta urtean gutxi gorabehera 2000 kotxeko ekoizpena dauka.

ICFk diseinatu eta garatu du Train 18 tren berri eta ospetsua. 2018ko urriaren amaieran jarri zen martxan.

CAF Power Indian

CAF Power & Automation 2011tik dabil lanean Indiako trenbide-merkatuan. Urte horretan, CLW-Chittaranjan Locomotive Works enpresarekin hasi zen elkarlanean. Tren-makinak fabrikatzen dituen mundu mailako enpresa garrantzitsuenetako bat da.

Geroztik, CAF Power & Automation-en trakzio-sistemekin WAG 9 motako 250 tren-makina baino gehiago hornitu dira.