CAF Power & Automation Railway Interchange azokan parte hartuko du

Ostirala, 02 Abuztua 2019 08:18
CAF Power & Automation Railway Interchange azokan parte hartuko du

CAF Power & Automationek irailean Minneapolisen egitekoa den Railway Interchange azokan parte hartuko du.

CAF Power & Automationek trenetarako trakzio-sistemen eskaintza aurkeztuko du Railway Interchange azokan. Minneapolisen egingo da (Minnesota, AEB) Railway Interchange azoka irailaren 22tik 25era.

Azokara bertaratzen direnek lokomotorretarako –nola berrietarako hala zerbitzuan daudenetarako– eskaintzen ditugun trakzio eta propultsioko konponbide lehiakorrak ezagutuko dituzte, bidaiariak nahiz salgaiak garraiatzeko balio dutenak.

Hainbat gairen berri emango dugu: IGBT teknologian oinarritutako gure trakzio-sistemak, lokomotorretarako modernizazio-programak, GTO teknologia IGBTra eguneratzea eta trakzio-katea DCtik ACra aldatzeko egokitzapena.

3322 standean egongo gara! Bertan zuzeneko aholkularitza eskainiko dizugu gure mantentze-lanen eta berme-zerbitzuen bidez floten erabilgarritasuna hobetzeko aukerei buruz.

Irailean, egin bat moldagarritasunaren boterearekin CAF Power & Automationekin!

Esteka honetan geure produktu eta zerbitzuen katalogoa jaits dezakezu.