CAF Power & Automation Metro de Medellin-en modernizazioan

Azteazkena, 12 Abendua 2018 08:31
CAF Power & Automation Metro de Medellin-en modernizazioan

Metro de Medellin-ek CAF Power & Automation-en soluzioak integratuko ditu 42 ibilgailu modernizazioan.

CAF Power & Automationi egokitu zaio Medellingo Metroaren 3 kotxetako 42 ibilgailu modernizatzeko eta kontrol eta trakzio soluzioen horniketako lehiaketa (Kolonbian).

Metro de Medellin-ek POWER 1500V DC trakzio sistema ezarriko du, CAF Power & Automationen trenetarako kontrol eta komunikazio soluzioarekin, COSMOS sistemarekin, integratuz.

Ibilgailu hauek Espainiako eta Alemaniako partzuergo batek egin zituen 90eko hamarkadan, eta orain, CAF Engineering & Modernizationek, taldeko tren ibilgailuak birgaitu eta modernizatzen dituen CAF Taldeko negozio unitateak zuzenduko du euren birgaikuntza.

CAF E&M-ren integrazioarako gaitasuna, CAF Power & Automationek potentzia-elektronikan eta kontrolean duen ezagutza teknologikoari batzen zaio, tren ibilgailuen birgaitze-proiektuetan integragarriak diren guztiz moldatutako soluzio oso lehiakorrak eskaintzeko.

Azken urteotan, Metro de Medellin-ek kontrol eta trakzio sistemak txertatu izan ditu zerbitzu komertzialean dabiltzan eta berriki fabrikatu diren 36 metro-unitatetan.
42 metro-unitate modernizatzeko kontratu honek, Metro de Medellin-ek CAF Power & Automationek eskaintzen dituen soluzioen fidagarritasunean eta kalitatean daukan konfiantza erakusten du.

Metro de Medellin-ek garraio kolektiborako sistema nagusietako bat abiatu du Aburrako haranean; herritarren elementu integratzaile gisa kontsideratuta, hainbat aitorpen publiko jaso dituena.

Kontratu berri honek CAF Powerrek Latinoamerikan duen presentzia sendotzen du.
Tren ibilgailuetarako kontrol eta trakzio sistemak integraturik daude Txilen (Santiagoko Metroan), Brasilen (Belho Horizonte, Recife eta Sao Paulon); Venezuelan (Caracasko metroan); Ekuadorren (Quitoko metroan) eta Mexikon (Hiriburuan eta Tolucan).