Silizio karburozko teknologia berriak, etorkizuneko material gurpildunarentzat

Astelehena, 25 Iraila 2017 10:04
Silizio karburozko teknologia berriak, etorkizuneko material gurpildunarentzat

CAF Power & Automation Roll2Rail programan parte hartzen ari da, IK4-IKERLAN-ekin batera, silizio karburozko erdieroaleetan oinarritutako trenbide-trakzioko bihurgailuak garatzen.

CAF Power & Automation-ek eta IK4-IKERLAN teknologi zentroak, silizio karburozko erdieroaleetan oinarritutako trenbide-trakzioko sistema garatu dute. Sistema horri esker, efizientzia energetikoa % 50 handi daiteke, pisua % 20 gutxi daiteke eta gaur egun erabiltzen diren bihurgailuen tamaina % 30 txikiagotu daiteke. Roll2Rail proiektuaren (Shift2Rail-en ekimena, kontinenteko trenbide-sektorean ikertu eta berritzen diharduena) finantzaketa europarrari esker garatu ahal izan da sistema.

 

Garraio efizienteagoa, silizio karburoari esker

Silizio karburozko erdieroaleak edo Sic erdieroaleak, trakzio-ekipamenduetan integratzeko azken teknologia dira. Gailu berri horien ezaugarriak direla eta, nabarmen hobetzen dira gaurko trakzio-sistemak, ohikoek baino ezaugarri hobeak dituztelako, bolumena eta pisua txikiagotzen direlako, eta hori ezinbestekoa da trenbide-garraioa efizienteagoa izan dadin.

CAF Power&Automation-ek, IK4-IKERLAN teknologi zentroaren lankidetzarekin, teknologia horren eboluzioa aztertu du eta horri adi egon da hasieratik, baita horrek trakzio-sisteman duen aplikagarritasuna ere. Gipuzkoako enpresa horien arteko lankidetzari esker, hortaz, trakzio-bihurgailuaren prototipoa eskala errealean diseinatu eta garatu ahal izan da.

Teknologia horren ahalmenaren erakusgarria da eredu berria, eta horren emaitzek nabarmen hobetu dituzte SiCen oinarritutako trakzio-ekipamenduen ezaugarriak: bihurgailuaren bolumena % 30 txikiagotzen da, pisua, % 20 eta efizientzia energetikoa % 50 handitzen da. Ehuneko horiek, teknologia berri horretan ikertzen jarraitu behar dela ziurtatzen

Roll2Rail

Trenbide-garraioa da Europar Batasunak bere mugen barruan mugikortasuna hobetzeko dituen apustu nagusienetako bat. Shift2Rail ekimenaren barruan, CAF P&A eta IK4-IKERLAN erakundeek Roll2Rail proiektuan parte hartzen dute, 2015. urtetik, sektoreko enpresa gailenekin batera. Proiektu hori, Europako Batzordeak, trenbide-industriaren lehiakortasuna sustatzeko asmoz, finantzatzen duen Horizon 2020 programan dago kokatuta.