Txinak tren garraioko merkatua zabaldu dio CAF Power & Automation enpresari

Asteartea, 20 Ekaina 2017 11:01
Txinak tren garraioko merkatua zabaldu dio CAF Power & Automation enpresari
Txinak tren garraioko merkatua zabaldu dio CAF Power & Automation enpresari

Lehenengo proiektua Asian

Udaberriak berri onak ekarri zituen CAF Power & Automation-entzat, Txinako tren garraioaren merkatuan sartu baita Xintian Rail Transit Technology Co., Ltd. ingeniaritza-enpresarekin lortutako akordioari esker. Hala, POWER DC 750 V trakzio-sistemak eta COSMOS kontrol- eta komunikazio-sistemak hornituko ditu Changzhouhiriko tranbia berrian, Jiangsun (Txinan).

Zehazki, CAF Power-en trakzio- eta kontrol-ekipoek 11 tranbia-unitate berri dituzte, eta Txinako CRRC QISHUYAN enpresak (http://www.crrcgc.cc/qsyen/g3777.aspx) fabrikatuko ditu; hots, CRRC Taldeko filialak.

Akordioa, hornidura eta entregak

Kontratua apirilaren 6an izenpetu zen Xintian Rail Transit Technology Co., Ltd. enpresako instalazioetan. Honako hauek izan ziren bertan: Jiangang Liu jauna, Txinako konpainiako CEOa, eta Iosu Ibarbia, CAF Power & Automation-eko Managing zuzendaria. Azken horrekin batera egon ziren Harkaitz Ibaiondo eta Shali Gao, zuzendari komertziala eta salmenta managerra, hurrenez hurren.

cafpower xintian agreement01

Mr. Liu and Mr. Ibarbia signing the agreement.

Lortutako akordioari esker, CAF Power-ek, Changzhou hirian, Txinan kokatutako lehen proiektua burutuko du Asian. 22 POWER DC 750V trakzio-bihurgailu hartuko ditu barne, bihurgailua laguntzailearekin eta bateria-kargagailuarekin. Horrez gain, TCMS COSMOS trenerako kontrol- eta monitorizazio-sistema hornituko du katenariarik gabeko 11 tranbientzat. Bestalde, Xintian Rail Trainsit Technology Co., Ltd enpresak ibilgailua diseinatu eta ibilgailu-sistemak integratuko ditu.

CAF Power datorren negutik aurrera hasiko da entregatzen trakzio elektrikorako ekipoak eta kontrol- eta komunikazio-ekipoak.

Chagzhou, herensugearen hiria

Changzhouk (herensugearen hiri esaten zaio) 2500 urte baino gehiagoko historia du, eta Jiangsuko (Txinako probintzian) hegoaldeko jomuga turistiko eta ekonomiko nagusietako bat da.

changzhou tianning pagoda Custom
Changzhou, Tianning Pagoda

Gainera, industria-sare sendoa du: automobilgintza, kimika, biomedikuntza eta elektronika. Horri esker, mundu osoko korporazio garrantzitsuenek Changzhouen kokatu ahal izan dituzte beren enpresak.

Changzhou Dongfang Tramway Co. Enpresa arituko da lanean tranbietan, eta T1 Linea berrian egongo dira. Hiriko barruti ekonomikoa (Qishuyan District) zeharkatuko du, eta 7,52 km eta 9 geltoki izango ditu, horietako 6, elektrifikatuak.