IKUSPEGIA
CAF Taldea osatzen duten enpresatako bat gara; goi-mailako prestakuntza eta proiektuarekin konpromiso handia dugun pertsonok osatzen duguna. Bezeroak fidelizatzeko lan egiten dugu, eta, eginkizun horretan, potentziako eta kontroleko konponbide berritzaileak sortzen ditugu. Negozio jasangarria sortzen dugu eta inguruko aurrerapenari laguntzen diogu.
XEDEA
Erreferentea gara munduan bezeroei beren beharretara egokitutako potentziako, kontroleko eta energia-metatzeko konponbideak ematen.
BALIOAK
Gure balioak taldeko eta banakako ekintzen euskarriak dira, baita gure erabakien oinarria ere, eta indartu egiten gaituzte, bezeroen balioa maximizatzea helburu.
Etengabeko hobekuntzara eta lehiakortasun handiagoa lortzearen aldeko aldaketara bideratuta gaude.
Bezeroarekin modu proaktiboan lan egiten dugu; bezeroaren beharrak ulertzen eta horren interesen araberako konponbideak eskaintzen ditugu.
Elkarrekin koordinatuta lan egiten dugu, eta helburu bera izanik, elkarri laguntzen diogu guztion lana aintzat hartuz. Konfiantza eta errespetua ditugu oinarri, baita eskuordetzea eta komunikazio eraginkorra sustatzen dituen lidergoa ere.
Erakundearen helburuak geureak egiten ditugu, eta buru-belarri jokatzen dugu gure jomugak lortzeko.