Trenbide sistemen mantentzea

Luzatu zure flotaren bizitza kostuak optimizatzen

CAF Power & Automation-en dihardugunontzat funtsezkoa da ekipamenduak behar bezala mantentzea eta, horregatik, trenaren bizitza osoan zehar, gure sistemei balioa eransten dion zerbitzua ematen dizugu. Mantentze zuzentzailearen kostuak ahalik eta gehien murrizteko konpromisoarekin zure flotaren erabilgarritasuna areagotzea dugu xede.

Gure produktuen bizitza baliagarria luzeagoa izan dadin lan egiten dugu, aztertze-denboraldiak luzeagoak izanez. Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu, ibilgailuen erabilgarritasuna areagotzearren. ;

 

technical asistencia tecnica

Laguntza teknikoa


CAF Power&Automation-en saldu osteko zerbitzua d, eskarmentu ugariko teknikari gaituek ematen dute, eta zure esanetara daude zure beharretara hoberen egokitzen diren konponbide eta konfigurazioez aholku emateko.

Instalazio elektrikoaren eskariaren araberako ikerlan integratuak egitea ere barne hartzen dute gure ekimenek, hornitutako ekipamenduetatik haratago aplikatzen direnak.

 

cafpower mantenimiento estudios instalacion electrica

 

Halaber, jakin beharra duzu bermealdia bukatu ondoren gure teknikariekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera izango duzula, telefonoz, eta hala eskatzen baduzu, zure instalazioetan ere. Bermealdia bukatu ondoren ere, beti mantentze-zerbitzua izango duzula ziurtatzen dizugu.

Gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gure taldearekin harremanetan hemen:+34 943 309 251 edo support@cafpower.com

 

repair reparaciones

Konponketak eta ordezko piezen salmenta

Bermealdia bukatu ondoren, bezeroekin dugun konpromisoak dirau: ekipamenduak konpontzen eta ordezko piezak saltzen ditugu. Zerbitzu zuzentzaile iraunkorra jartzen dugu bezeroen eskura.

Izapide hori errazteko, gure produktuetako bat konpondu behar bada, RMA (Return Merchandise Authorization) agiri deskargagarria jartzen dizugu eskura. Agiri hori gure talde teknikoari bidali beharko diozu, eta teknikariak lehenbailehen jarriko dira zurekin harremanetan. Horiek horrela, konponketei buruz zerbait galdetu nahi duzu, deitu +34 943 309 251 telefonora edo bidali mezu elektronikoa ncrs@cafpower.com

Floten bizi-zikloan zehar ekipamenduen mantentzea bermatzen ahalegintzen gara, eta, horretarako, materialen zaharkitzea kudeatzea aurreikusten duen ordezko piezen eskaintzaren bitartez.

Saldu osteko taldeak aholkuak eta argibideak emango dizkizu materialen ordezko piezei buruz hemen: +34 943 309 251 edo support@cafpower.com

 

training formacion

Prestakuntza

CAF Power&Automation-en dihardugunok, proiektuaren bizialdian zehar lagun egingo dizugu, eta gure ezagutzak eta esperientzia zure eskura jarriko ditugu, nahitaezkotzat jotzen baititugu bezeroekiko harremanetan.

Trenaren bizitza baliagarrian zehar, prestakuntza teknikoa, –teorikoa nahiz praktikoa– emango dizugu, zuk eta zure mantentze-langileek ekipamenduak eta sistemak modurik efizientean kudea ditzazuen.

Zure beharretara moldatzen gara; prestakuntza zure instalazioetan edo CAF Power & Automation-en egin daiteke. Halaber, egungo teknologiei esker, urruneko laguntza eman diezazukegu, behar izango bazenu.

 

bench entorno de pruebas

Saiakuntza-ingurua

Prestakuntza ez ezik, ekipamenduen diagnostiko zuzena egiteko aukera ere eskaintzen dizugu, zure instalazioak egokituz eta moldatuz.

Saiakuntza-arloa garatzeko prozesu guztiaz arduratzen gara: diseinutik lekuan bertan martxan jarri arte.. Ondoren, gure teknikariek trebakuntza eta balidatze-programa egin diezazukete berariaz, saiakuntza-ingurua modu efizientean erabil dadin.

Trakzio eta kontrolerako saiakuntza-banku horiek yberariaz egiten dira, eta hainbat saiakuntza-gune egon daiteke, hala nola, ekipamenduak konpontzeko, elektronikarako, zametarako … Betiere, bezeroen beharren arabera.

Gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez laguntza teknikoarekin harremanetan hemen: +34 943 309 251 / support@cafpower.com

 

management gestion de flotas

Floten kudeaketa

Zoratzeko abiaduraz mugitzen da mundua, eta trenbide-sistemak ez dira atzean geratu. Horregatik, CAF Power & Automation-en dihardugunok flotak arin kudeatzeko modua ziurtatzen dizugu, mantentze-kostuak murrizteko ahalegin guztiak eginda, floten monitorizazio- eta diagnosi-lanak modu zentralizatuan eta urrunean errazteko.

ATENEA ustiapen- eta mantentze-plataformari esker, lan hauek egin daitezke: datuak kargatu eta deskargatzeko lanak, erregistroak aztertzea eta ekipamendu ontziratuen SWa eguneratzea,, diagnosi-lanak arintzeko.

Halaber, trena/lurra komunikazio-sistemaren bidez -ATENEA On-board-, trenaren sistema ontziratuak urrunetik eskura daitezke eragiketen aginte-postutik beretik edo mantentze-instalazioetatik.

ATENEA EZARTZEKO denboraldia bukatu ostean, plataforma bera mantentzeko zerbitzuen eskaintza zabaltzen dugu, eta, horrela, bizi-zikloan egoki ibiliko dela bermatzen dugu, hain zuzen ere, SW-a eguneratzen eta sistema aldizka jarraitzeko moduen bidez.