CAF Power&Automation-en dihardugunok, gure Misioa betetze aldera, nahitaezkotzat jotzen dugu gure produktuen kalitatearekiko konpromisoa geureganatzea, baita taldekideon segurtasuna eta osasuna ere.
Ondokoak dira CAF Power&Automation-eko zuzendaritzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, politika honen bidez, gure langileen artean sustatu nahi ditugunak:
GURE LANGILE GUZTIEN SEGURTASUNA BERMATZEA
Eta laneko arriskuen prebentzioan kultura positiboa sustatzea, erakunde osoa konprometituz eta pertsona guztien parte-hartzea sustatuz.
PROZESUEN ETA PRODUKTUEN IRAUNKORTASUNA BERMATZEA
Garatutako prozesuen eta produktuen iraunkortasuna ziurtatzea, haiek sortutako ingurumen-inpaktua minimizatuz eta kutsaduraren prebentzioa bultzatuz.
GOI MAILAKO KALITATEKO PRODUKTUAK HORNITZEA
Goi-mailako kalitateko produktuak hornitzea, gure bezeroek ezaugarri horrekin ezagut gaitzaten, proiektuen betekizunak betetzea eta neurri zuzentzaileak eta prebentziokoak hartzea konformitate-ezik gerta ez dad
PERTSONA, ONDASUN ETA INGURUMENARENTZAT SEGURUAK DIREN PRODUKTUAK HORNITZEA
Pertsona, ondasun eta ingurumenarentzat seguruak diren produktuak hornitzea, merkatuko goi-estandarren arabera, eta aplikagarri diren kontratuzko eta arauzko ingurumen segurtasuneko betekizunekin bat etorriz.
KUDEAKETAKO BIKAINTASUN EREDU IZATEA
Kudeaketako bikaintasun-eredu izatea, hazkunde iraunkor eta errentagarriaz eta, xede horren arabera, gure bezeroak fidelizatzea, hornitzaileekiko kooperazioa sustatzea eta gure Interes Taldeentzat emaitza onak lortzea.
GURE BEZEROEN GOGOBETETEZEA
Gure bezeroen gogobetetzea bermatzea, eta, horretarako, modu proaktiboan lan egitea, bezeroen beharrak eta itxaropenak ulertzea eta bezeroen beharretara egokitutako konponbideak eskaintzea.
Erakundearen helburuak geureak egiten ditugu, eta buru-belarri jokatzen dugu gure jomugak lortzeko.
INFORMAZIOAREN BARNEKO SISTEMA
Informazio kanal segurua eta konfidentziala CAF Power & Automation-ekin