CAF Power & Automation-ek trakzio elektrikoko eta diesel-elektrikoko tren-makinetarako garatzen ditu ekipamenduak eta sistemak.
Teknologia propioarekin eta diseinu-fasean aplikatzen diren modularitate-kontzeptuen arabera garatutako trakzio-bihurgailuak ditugu (deskargatu fitxa teknikoa).
Berezitasun horri esker, ibilgailu berrietara ahalik eta gehien molda daiteke eta lehendik badiren tren-makinak birgai daitezke.
Gure trakzio-ekipamenduen modularitateari esker, teknologia propiodun COSMOS kontrol-sistemarekin eta ATENEA trena/lurra komunikazio-sistemarekin integra daitezke.
Halaber, erraz integra daitezke beste sistema eta ekipamendu batzuekin –lehendik badirenak edo zehaztuak–, guk hornitzen ditugunekin.
Goi-mailako prestazioko arkitekturak diseinatzen ditugu, ekipamenduen erabilgarritasunik handiena lortzeko, trakzio-kate independente eta kontrol-konponbide erredundanteen arteko konpromiso hoberenari esker.
CAF Power & Automation-en tren-makinentzako trakzio-sistemak nazioarteko trenbide-estandarrak betetzeko fabrikatzen dira.