Trakzio elektrikoko sistemak trenbide-industriarako

Trakzio elektrikoko bihurgailuak diseinatu eta garatzen ditugu

CAF Power & Automation-en dihardugunok, korronte zuzenerako (DC bihurgailuak) eta korronte alternorako (AC bihurgailuak).

Gure konponbideak modularrak eta konfiguragarriak dira, eta "giltza eskura", eran entregatzen dira, trakzio-katearen azken osagaia ere zehaztatuta (iragazki-induktantziak, balazta-erresistentziak, aplikazio bakoitzera moldatutako trakzio-motorrak …), bezero bakoitzaren berariazko beharretara egokitzen diren ekipamendu elektroniko hoberenak lortzeko.

Trakzio-bihurgailuada -teknologia propioaz garatzen dena- trakzio-katearen oinarria, eta horren fidagarritasuna erabakigarria da ibilgailuen prestazioetan eta kostuan.

Hori dela eta, hori garatzeko, diseinu-jarraibide hauek jarraitu ditugu:

  • Potentzia elektronikoa dimentsionatzean tarte handia.
  • Erabilgarritasun handia, ekipamenduen erredundantzian oinarritua.
  • Inplementazio sendoa eta irmoa.

 

Diseinu horri esker, sar daiteke trakzio-bihurgailuaren barruko osagaietan, eta horrek ekipamenduak behar bezala mantentzea ahalbidetzen du.

Kontrol-estrategia optimizatu baten bidez eta IGBT azken teknologia, aplikatuz, gure trakzio-ekipamenduek efizientzia energetiko handiagoa lor dezakete. Era berean, laborategi modernoa dugu, zeinean konponbide berriak ikertu eta diseinatutako ekipamenduak probatzen ditugun.

Halaber, konponbide horiek erabat bateragarriak dira COSMOS eta ATENEA sistemekin, eta ibilgailu berrietan nahiz birgaitzeko ibilgailuetan sar daitezke.

 

CAF Power & Automation-en trakzio elektrikoko sistemak, nazioarteko trenbide-estandarrak betetzeko fabrikatzen dira,, eta mundu guztiko tren-makinetan, tranbietan, metroetan eta EMUetan aurki daitezke.

 

Power DC
 

Power DC

 
Power AC
 

Power AC

 
Locomotive
 

Locomotive