Caf Power & Automation-ek funtsezko zeregina izan du atenasko metroaren 1. lineako 14 unitate berritzeko kontratua esleitzean

Azteazkena, 27 Uztaila 2022 08:25

STASY S.A. operadoreak, Atenas hiriko garraioaren kudeaketaz arduratzen denak, CAF hautatu du gaur egun Greziako hiriburuko metro-sareko 1. lineatik zirkulatzen duten 14 metro-unitate berritzeko. Proiektu horren lizitazio-aurrekontua 70 milioi eurokoa da, eta enpresak Grezian duen lehen kontratu handia da.

Atenasko metroaren 1. linea hiriko zaharrena da, Linea Berdea izenez ezagutzen dena, El Pireo eta Kifisia (hiriburuaren iparraldean) lotzen dituena. Kontratuak 34 hilabeteko epea ezartzen du unitateak berritzeko proiekturako. Unitate horiek 1983 eta 1985 urteen artean jarri ziren martxan, eta eguneratzea da asmoa, beste 25 urtez eraginkortasunez funtzionatzen jarrai dezaten.

CAF Power & Automationek trakzioko ekipoak ordezkatuko ditu, azken belaunaldiko motor berriak instalatuz, kontsumoan eraginkortasun handiagoa emanez, eta hainbat sistema eguneratuz, hala nola balaztatze-ekipoekin, ibilgailuetara sartzeko ateen kontrolarekin eta bidaiarientzako informazio-sistemekin lotutakoak, batzuk aipatzearren. Proiektuaren balioa, gutxi gorabehera, 9,5 milioi eurokoa izango da.