CAF Power & Automation-ek RAIL LIVE! Congress & Exhibition-en parte hartuko du

Azteazkena, 26 Otsaila 2020 07:00
CAF Power & Automation-ek RAIL LIVE! Congress & Exhibition-en parte hartuko du

RAIL LIVE! martxoaren 31tik apirilaren 2ra izango da eta gure lankidea, Mikel Alza, "HIL environments" mahai-inguru baten moderatzaile izango da. 

CAF Power and Automationek Madrilen martxoaren 31tik apirilaren 2ra egingo den Rail Live! Congress & Exhibition azokan parte hartuko du. IFEMAko 77. standean, CAF Taldeak bisitak hartu eta bertaratzen direnei informazioa eskainiko die.

Kongresuak sektoreko enpresarik garrantzitsuenak bilduko ditu, eta, erakusketaz gain, eztabaidak, networkingeko saioak, aurkezpenak eta kasu praktikoen azalpenak ere izango dira.

"HIL environments" mahai-ingurua

Apirilaren 1ean, 11:30ean, Hardware in the Loop Laboratoryko arduraduna den Mikel Alza gure lankideak Virtual Valitadion and homologation through HIL environments in traction systems mahai-ingurua zuzenduko du.

Mikel Alza HIL sistemen aplikazioetan aditua da, eta trakzioko eta energia-metatzeko proiektu eta irtenbideak ikertzen ditu.

Mahai-inguruan, gure taldeak PINTA 1 (Wp*5: Requirements, specifications and developments for virtual validation and certification) eta PINTA 2 (Wp5: Requirements and specifications for virtual validation Wp14: development and acceptance of virtual validation concepts) proiektuan lortutako emaitzak analizatuko dira.

Europako SHIFT2RAIL esparruaren barruan dago ikerketa hori, eta trakzio-sistemen birtualizazioa lortzeko erremintak garatzean datza.
Erremintok errealitatean sor daitezkeen arazoak ingurune birtual batean erreproduzitzea ahalbidetzen dute –adibidez, trenen balidazio-probak–. Horrek, noski, probon kostua murrizten laguntzen du.

 

Azoka gehiago 2020an

CAF Power and Automationek azoka gehiagotan ere parte hartuko du aurten; zehazki, hauetan: Indonesiako RailwayTech eta Berlineko Innotrans.

Indonesiako Railwaytech Asiako Hego-ekialdeko Nazioen Erkidegoan (ASEAN) trenekin lotuta egiten den azokarik handiena da. Koronabirusaren ondorioz, azoka abuztuaren 26ra arte atzeratu da.

Egun, Asiako herrialde horretako tren-fabrikatzaile garrantzitsuenarekin (PT INKA) lankidetzan ari gara LRT JABODEBEK proiektuan, LRT delakoaren (light rail train) 31 unitateen trakzio- eta kontrol-sistema hornitzen.

Irailaren 22tik 25era bitartean, berriz, Innotrans Alemaniako azokan izango gara, Europa mailan trenekin lotuta egiten den hitzordu nagusia. Bertan, munduko tren-operadore eta -fabrikatzaile eta tren-osagaien hornitzaile nagusiak bilduko dira. Baita CAF Power bera ere.