CAF Power & Automation IREE ferian

Astelehena, 04 Azaroa 2019 10:43
CAF Power & Automation IREE ferian

CAF Powerrek parte-hartze arrakastatsua izan du IREE 2019 azokan

CAF Powerrek & Automationek parte-hartze arrakastatsua izan du Indiako New Delhi hirian urrian egin zen IREE azokan (International Railway Equipment Exhibition).

Bertan, Indian abian jarrita ditugun proiektuak indartu ditugu, eta gure kontrol-, trakzio- eta metaketa-konponbideen onurak ezagutzera eman ahal izan ditugu.

CAF Power taldeak ekitaldi honetan egindako lana eta inplikazioa aitortu nahi dugu. Horrez gain, eskerrak eman nahi dizkiegu gure lokomotorren trakzio- eta modernizazio-produktuak eta -zerbitzuak ezagutzeko beta hartu zuten bisitariei eta bezeroei, baita herrialdeko agintariei ere, tartean, Vinod Kumar Yadav –Chairman, Railway Board and Ex-Officio Principal Secretary Government of India, Ministry of Railways–. Baina, batez ere, talde osoaren lana aitortzeko aukera hau probestu nahi dugu

Esteka honetan, azokaren laburpena, protagonisten eskutik.cafpower iree2019 video

 

 

CAF Power Indian

2011n, CAF Powerrek lokomotor elektrikoetarako lehen trakzio-bihurgailua entregatu zuen. Ordutik aurrera, Crompton Greaves bazkidearekin elkarlanean aritzeari esker, gure trakzio-konponbidea erabiltzen dute Indian Chittaranjan Locomotive Works enpresako 250 lokomotorrek.

Duela gutxi, CLW enpresak zazpi milagarren lokomotorra (WAG9 bat) zerbitzuan jarri izana ospatu du, 1961etik hona ekoitzitako 17 modeloak kontuan hartuta. Urte hauetan guztietan, CLW lokomotorren teknologiak bilakaera etengabea izan du, egungoen maila erdiesteko; IGBT teknologia darabilte.

  CLW produces 7000 electric locomotive. Image: Rail Analysis India
Image: Rail Analysis India

 

Gainera, CAF Power & Automation hautatu zuten Train 18 trenaren trakzio-katearen eta osagai elektrikoen prototipo bat garatu eta ekoizteko (hiriarteko trena, abiadura erdi-handikoa, Chennaiko Integral Coach Factory (ICF) enpresan eraikia Make in India egitasmoaren barnean. Trena 2018ko urriaren amaieran hasi zen jardunean).

ICF Integral Coach Factory konpainiak ibilbide luze eta arrakastatsua egina du Indiako trenbide-merkatuan. 1955az geroztik, bidaiari-ibilgailuen diseinura eta fabrikaziora emana dago, esaterako, EMUak eta metroak. Urtean 2.000 bat bagoi ekoizten ditu.

CAF taldea Indian

CAF taldeak merkataritza-bulego bat du Delhin (CAF India PVP Ltd). Iaz, egoitza berria inauguratu zuen Pullman/Novotel dorrean.

2008an, CAFek Delhi Metro Rail Corp. enpresaren kontratua lortua zuen, sei bagoiko zortzi metro-unitate hornitzekoa.

2010ean hasi ziren lanean, eta Indira Ghandi nazioarteko aireportua eta New Delhiko tren-geltoki nagusia lotzen dituzte.

CAF India PVP Ltd. offices