CAF Power & Automation-ek Joint Venture kontratu bat sinatu du Txinan

Igandea, 07 Uztaila 2019 09:06
CAF Power & Automation-ek Joint Venture kontratu bat sinatu du Txinan

CAF Power & Automation Txinako enpresa batekin bazkidetu da Asiako herrialde horretan merkatua zabaltzeko.

CAF Power & Automation-ek joint venture kontratu bat sinatu du Txinako Changzhou Tiansheng New Materials Co. Ltd. enpresarekin, Asiako herrialde horretan merkatua zabaltzeko helburuz. Bat-egite horri esker, euskal enpresak tranbia, metro, EMU eta monorrailen kontrol, trakzio eta energia metatzeko sistemak hornitzeko eta trenak birgaitzeko proiektuetako lizitazioetan parte hartu ahal izango du.

CAF Tiansheng Power System elkarte estrategikoa sortzeko Jesús María Ibarbia eta Iñigo Balda (General Manager and Director of Business and Technology, hurrenez hurren) eta HaiZhou Wu eta Yi Xu (Chairman eta CEO, hurrenez hurren) bildu dira Chanzhoun (Jiangsu probintzian). Arturo Lanz, Shanghaiko Espainiako Kontsulatuko agregatu komertziala, eta Mikel Yang, SPRIren ordezkaria hiri horretan, ere bileran izan dira.

Los representantes de las companias tras la firma de la joint venture

Azken urteetan, Txinako Gobernuak tranbia, metro, EMU eta monorrailen proiektu ugari onartu ditu. Izan ere, Txina kontinentalean, trenbide-trakzioaren merkatua 2.000 milioi euro ingurukoa da.

Changzhou Tiansheng

Changzhou Tiansheng New Materials Co. Ltd. enpresa Jiangsuko polimero-fabrikatzaile handienetako bat da. 1998. urtean sortu zuten, eta egun 1.000 langile ditu.
Gainera, hiri-trenbiderako ibilgailuak ekoizten dituen CRRTEC enpresaren bazkide jabea da (tranbiak, EMUak eta monorrailak).

Proyectos ferroviarios en China

CAF P&Ak monorailerako trakzio-sistemaren prototipo bat sortu du CRRTECrako. Proiektua, proba-fasean dagoena, lorpen handia da, eta gure enpresari Txinako monorrailen merkatuan sartzeko aukera emango dio.
Ekimen horrez gain, CAF Power & Automation Xintian Rail Transit Technology Co. ingeniaritza-enpresarekin proiektu bat gauzatzen ari da 2017ko udaberriaz geroztik. POWER DC 750 V trakzio-sistemak eta COSMOS kontrol-sistemak Changzhouko T1 tranbia-linearen hamaika unitateetan integratzen ari dira
Hitzarmen honi esker, CAF Tianseng Power System-ek hiriko T2 eta T3 tranbia-linea berrietarako sistemak hornitzeko lehiaketan parte hartzea aurreikusi dute.