¡Bideo berria!

Astelehena, 06 Maiatza 2019 13:41
¡Bideo berria!

CAF Power & Automation, fidatzeko moduko pertsonak.

Imajinatu zure burua mendi handi bat igotzen. Berokia eta bota pare ona dituzu.

Baina, batik bat, kemena eta gogo handia dituzu.

Igotzen hasi zara; arin. Abereak larrean bazkatzen ari dira; ia ez dago maldarik.

Tontorrerantz zoaz eta arroka handiak eta harriak agertu zaizkizu bidean.

Ez du axola. Saihestu ditzakezu, edo gainetik pasatu.

Gero eta gertuago duzu helburua.

Bat-batean, pareta bertikal handia agertu zaizu parez pare.

Oztopo horrek tontorretik banantzen zaitu, eta zera pentsatzen duzu: «ezin dut egin; ez dut ez sokarik ez arnesik.»

Baina, atzera begiratu eta zure taldea ikusi duzu. Ez zaude bakarrik.

Sekula ez zara egon.

Haiek gabe, pareta hori ia ezinezkoa litzateke.

Prestatu zaituzte, ziurtatu zaituzte, soka bota dizute eta hasi zara eskalatzen.

Lehenbizi oin bat, gero esku bat, beste oina eta beste eskua.

Bidea markatuta dago. Konfiantza duzu.

Tontorrera iritsi zara. Ahalegin handia egin duzu, baina merezi izan du.

Tontorretik, zerumuga ikusten duzu.

Beste mendi batzuetatik harago.

Konturatzen zara talde batean zaudela.

Talde horretako pertsonak beti daude zurekin, konprometituta, eta, gorenera iristen zarenean, zu bezain pozik jartzen dira.

CAF Power & Automationen barruan zaude.

Zer helburu lortu nahi duzu?