CAF Taldea GO MOBILITY azokan

Azteazkena, 14 Azaroa 2018 13:38
CAF Taldea GO MOBILITY azokan

Bisitatu CAF Taldea GO MOBILITY azokan: mugikortasun elektrikoaren etorkizuna.

CAF Taldeak lehenengo Go Mobility azokan parte hartuko du, hain zuzen, azaroaren 27an eta 28an, Irungo Ficobako 3. pabiloiko 10. erakustokian.

Go Mobility azokan, enpresa fabrikatzaileak, integratzaileak, flota-operadoreak eta erakunde publikoak elkartuko dira, mugikortasun elektrikoaren gaineko konponbideak modu jasangarri eta adimendunean aurkitu eta partekatzeko helburuz.

Gaurko hiri-garraioaren premiei erantzuteko, CAF Taldeak bat egin du trenbide-ibilgailu efiziente, autobus hibrido eta elektrikoen aukerarekin, Vectia eta Solarisen eskutik.

CAF Power & Automation trenbide-ibilgailuetarako energia metatzeko GREENTECH teknologia ontziratuaren eskutik izango da azokan. Teknologia horri esker katenariarik gabe ibil daiteke eta balaztaketaren energia berreskuratu; ondorioz, hirietako ingurumen-inpaktua txikiagotzen da eta trenbide-garraio ez-kutsatzailea lortzen da.

Oraindik orain GREENTECH teknologiari “The Technical Innovation of the Year” saria eman zaio Global Light Rail Awards sari entzutetsuetan, hau da, berrikuntza eta bikaintasuna aintzat hartzen dituen trenbide-sektoreko ekitaldi nagusian.

Greentech teknologia munduko hainbat hiritan ezarri da arrakasta handiz, hala nola, Birminghamen (Erresuma Batua), Luxenburgon, Sevillan eta Granadan (Espainia), eta hirigune historikoen osotasuna errespetatu du eta ingurumen-inpaktua txikitu.

Gaur egun, Newcastlek badu saiakuntzan lehen URBOS tranbia, 6 unitateko seriekoa, energia metatzeko Greentech sistemarekin eta CAF Power & Automation-en kontrol- eta trakzio-sistemekin erabat integratuta.

Balia zaitez, CAF Taldearen eskutik, mugikortasun elektrikoaren etorkizuna ezagutzeko aukera horretaz. Bisita gaitzazu!