INNOTRANS 2018

Ostirala, 31 Abuztua 2018 10:22
INNOTRANS 2018

CAF Power & Automation-ek Ekialde Ertaineko tren-garraioen nazioarteko erakusketa handienean parte hartuko du ekainean.

Ekainaren 19tik 22ra bitartean, Iran Rail Expo 2018-Garraio eta Trenbideko Industriari buruzko Nazioarteko VI. Erakusketa izango da. CAF Power & Automation-ek trenbide-sistemetarako kontrol-, trakzio- eta metaketa-sistemak aurkeztuko ditu erakusketa horretan.

CAF Power-ek CAF TALDEKO, CAF Miira eta CAF Signalling eskumendeko enpresekin parte hartuko du S.P1 erakustokian (8-9 erakustaretoa), Tehran International Exhibition & Convention Centre erakustazokan

Aurtengo erakusketan, Irango enpresa ugari izango dira, hala nola, Irango Trenbideak, Teherango Metroa eta Metropoli-trenak, eta beste 100 enpresa atzerritar ere.

Aurten, Iran Rail Expo erakusketan aukera handia egongo da tren-garraioen industrian eta zerbitzuetan: hiri barneko trenbideak, aldirietako trenbideak, kargako bagoiak, motordun ibilgailuak eta lokomotorak.

CAF Power Ekialde Ertaineko tren-industriaren azoka nagusiaren bosgarren edizioan izango da, Turkiako merkatuan sartu ondoren, eta ondoko proiektuetan kontrol- eta trakzio-sistemak hornitu eta gero:

Era berean, Cockerill Maintenance & Ingénierie-CMI Group konpainiak Tunisian dituen 4 tren-makinetarako trakzio diesel elektrikoa birgaitzen ari da.

Halaber, CMIk CAF Power-i Kongoko Errepublika Demokratikotik ibiliko diren trakzio diesel elektrikodun 8 tren-makina berrien trakzio-sistemen hornidura esleitu zion.

2018an moldagarritasunaren ahalmena ikusiko da Iran Rail Expo erakusketan CAF Power & Automation enpresaren eskutik.