Erresuma Batuko proiektuak

Asteartea, 12 Uztaila 2016 12:12
Erresuma Batuko proiektuak

Ingalaterrak The Clash eta BBCri omenaldia eginez indarrez sarrarazi gaitu 2016an

CAF-a Power & Automation 2016 INNOTRANS-eko edizioan parte hartuko du.

Arriva Rail North proiektuaren esleipenari, eta energia akumulazioko Birminghameko ekipamenduei, Medellingo Metroko saiakuntza-bankuaren entrega arrakastatsua gehitu zaie, baita ESTEFI diru-laguntzaren zuzkidura ere (CDTIko CIEN programaren barruan).

LORTUTAKO PROIEKTUAK

CAF Power & Automation izango da CAFen kontrol eta trakzio ekipamenduen hornitzailea, Arriva operadore ingelesarekin eta Eversholt Rail Group finantza-enpresarekin lortu duen akordioa dela eta.

Proiektuaren eremua (entregak 2017an hasiko dira) hauek osatuko dute: 3 eta 4 kotxeko 43 EMU (Kontrol eta Trakzio Sistemak) eta 2 eta 3 kotxeko 55 DMU (Kontrol Sistemak).

Mugarri garrantzitsu horrek, ibilgailu-mota horren oraingo trakzio-sorta ugaritu du eta gure konpainia munduko erreferente finkatu du trenbide-sistemetan.

Ingalaterraz ari garela, CAFek eta CENTROk (West Midlands eskualdean garraio publikoaz arduratzen den enpresa) akordio bat sinatu dute Birminghameko tranbiei FREEDRIVE bateria-ekipamendua sartzen hasteko.

Ion-litio bateria-ekipamendu horri esker, CAF Power-ek hornitua, 21 URBOS tranbiak katenariarik gabe ibiliko dira 2019. urteaz geroztik, eta Erresuma Batuan sistema horrekin ibiliko diren lehen unitateak izango dira.

SIL4 ZIURTAGIRIA

SIL - Safety Integrity Level ziurtagiria P03ren "AD44 Driver Múltiple" proiektuaren esparruan lortu da "Trakzioaren Inhibizioa" zereginerako. CAF P&An osorik egin den segurtasun-ziurtagiridun lehen produktu generikoa da, eta maila gorena du gainera: SIL 4

SAIAKUNTZA BANKUA

Medellingo Metroari Kontrol eta Trakziorako saiakuntza-bankua entregatu zitzaion urtarrilean.

CAF Power & Automation-ek bezeroaren zorionak jaso zituen, lan onagatik eta produktuaren kalitateagatik.

Horrez gain, gure konpainia CAFen hornitzailea da Medellingo Metroan 2009. urteaz geroztik, hots, Kontrol eta Trakzio sistemez hornitzen du proiektu hori.