Innotrans 2016

Azteazkena, 21 Iraila 2016 11:58
Innotrans 2016

CAF-a Power & Automation 2016 INNOTRANS-eko edizioan parte hartuko du.

Aurtengoan ere, CAF Power & Automationek InnoTrans 2016-n parte hartuko du, nazioartean garrantzitsuena den trenbide arloko azokan, Berlinen, irailaren 20tik 23ra bitarte.

Hirugarrenez dator CAF Power & Automation azoka honetara, 401 standean, 3.2 pabiloian, bere 2012ko fusioaren ondoren, eta aurten, CAF Taldeko NEM Solutions, Lander, CAF Signalling eta CAF Turnkey & Engineering beste filialekin batera hartuko du parte.

Azoka honen testuinguruan enpresaren trenbide arloko kontrolerako eta trakzio elektriko- eta komunikazio-sistemak aurkeztuko dira, eta baita gure trenbide sistemen birgaitze- eta berritze-zerbitzuak ere.

Bisitariek, enpresaren konponbide integral eta balio erantsi handikoetan oinarrituta CAF Power & Automationek mugikortasun adimendunaren etorkizunerako egindako ekarpena zuzen-zunean ezagutu ahalko dute, bezero bakoitzaren premia zehatzak asetzearren, enpresaren beraren punta-puntako teknologiarekin garatu direnak.

CAF Power & Automation InnoTrans 2016ra dator CAFen kontrol eta trakzio ekipamenduen hornitzaile bezala merkatu britainiarrean indartsu sartu ondoren, Arriva operadore ingelesarekin eta Eversholt Rail Group finantza-enpresarekin lortutako akordioari esker. Mugarri garrantzitsu horrek, ibilgailu-mota honen egungo trakzio-sorta zabaltzea ekarri du eta gure konpainia trenbide-sistemen mundu mailako erreferente gisa finkatu.