Canberrako Tranbia eta Trenitalia-ren frogak

Azteazkena, 16 Azaroa 2016 11:52
Canberrako Tranbia eta Trenitalia-ren frogak

CAF Power & Automation-ek hainbat proiektuak gehitu ditu Australian eta Europan

CAF Power & Automation enpresak bere posizioa sendotu du tren-sektoreko sistemak diseinatzeko eta fabrikatzeko mundu osoko erreferente gisa. Australiako eta Europako kontinenteetan proiektu berriak jarri ditu martxan, Taiwanen, AEBetan, Frantzian eta Ingalaterran lehendik zituen beste batzuekin batera. .

Canberra: COSMOS sistema (TCMS) eta 750V POWER DC trakzio-sistema 14 tranbiarentzats

Sydneyko tranbiaren ondoren (gaur egun zerbitzu komertzialean diharduena), CAF Power-ek Australian egiten duen bigarren proiektua da Canberrako Tranbiarako kontrol- eta trakzio-sistemen hornitzaile gisa.

Proiektu honen irismena 5 bagoiko 14 URBOS tranbiei dagokie eta ondokoak hartzen ditu barne: COSMOS sistema (TCMS) eta 750V POWER DC trakzio-sistema, eta baita ere, balazta-erresistentziak, trakzio-motorrak eta abiagailuaren kutxa. Entregak, 2017ko udaberritik aurrera hasiko dira.

Ibilgailu berriek estetika modernoa, punta-puntako ekipamendua eta irisgarritasun maximoa bateratzen dituzte, erosotasuna, errendimendua eta operazio- eta mantentze-erraztasuna kaltetu gabe.

Trenitalia: 402A klaseko lehen lokomotoraren probak hasi dira

Velimeko (Txekiar Errepublikako) tren-proben zirkuituan egin dira Trenitaliaren 402A klaseko lehen lokomotoraren probak, CAF Power & Automation-en sistemekin.

Italiako operadore nagusiak berriz ere CAF Power-en aldeko apustua egin du. Azken urteotan presentzia handia izan du herrialde honetan, eta trakzio- eta kontrol-ekipamenduen hornitzailea izan da Erromako Metrorako, Cagliariko Tranbiarako, Triesteko Eskualdeko Trenerako edo eta Sardiniako Eskualdeko Trenerako.

Oraingo honetan, 2015ean esleitutako kontratuaren bidez, 402A klaseko 40 lokomotora berrituko dituzte. Horniduraren irismenari dagokionez, trakzio-bihurgailua, 1500/3000Vrako duala, balazta-erresistentziak, laguntza-bihurgailua eta COSMOS sistema (TCMS) sartzen dira.

Italiako tren-ibilgailuetan eginiko berrikuntza hau –CAF Power-ek Europan lokomotoretan egindako lehen ekipamendu elektrikoen instalazioa barne–, gaur egun ego Afrikan, Indian eta AEBetan egiten ari diren proiektuei batzen zaie.