Lokalizazioa tren-sektorean: Turkia

Azteazkena, 15 Martxoa 2017 11:39
Lokalizazioa tren-sektorean: Turkia

Lokalizazioa tren-sektorean

Gaur egun, tren-sektorean, produkzioaren lokalizazioa ezartzeko eskari handia dago. Gero eta ohikoagoa da operadoreek abiarazten dituzten gurpildun materialen lizitazio-pleguetan, atzera bota ezin den beharrizan bat sartzea: bai material gurpildun horrek, bai berau osatzen duten sistema integratuek, lokalizazio portzentaje jakin bat izatea. Hau da, sistemak fabrikatzeko behar diren materialen erosketaren zati bat, eta material horien muntaketa, proiektuaren jatorrizko herrialdean egitea.

Baldintza horrek eragiten du tren-sektoreko enpresek soluzio bat egituratzea beharrizan horri erantzun ahal izateko, bai herrialdean ezarriz, bai tokiko bazkideen lankidetzaren bidez hartuko akordioen bidez. Ildo horretan, CAF Power & Automation-ek lankidetza akordio bat lotu du Medel Elektronik,enpresa turkiarrarekin. Elektronika integratua duten ekipoak hornitzen ditu, herrialdeko merkatuan bere beharrizanen arabera jarduteko. Gainera, espero dute datozen urteotarako material gurpildunaren eskari esanguratsua egotea.

Aliantza berri horren aurkezpen gisa, CAF Power-ek Turkian lokalizazioa duten tranbietarako trakzio-bihurgailua erakusteko aukera izan zuen, pasa den Eurasia Rail azokako Medel Elektroniken standaren barruan. Martxoaren 2etik 4ra bitartean egin zen azoka Istanbuleko Expo Centerren.

CAF Power & Medel Elektronik

Hala, CAF P&A-k hemendik aurrera Medel Elektronik du bazkide estrategiko gisa Turkiako tren-merkatuaren eskariari aurre egiteko. Kalkulatzen dute lokalizazioaren portzentajeak % 60rainoko balioak lortzea.

Medel Elektronik konpainiak 1994. urteaz geroztik hornitzen ditu tren-sektorerako elektronika integratua duten ekipoak. Istanbulen dago, eta bere jarduketa-eremuak Turkiako, Asiako, Ekialde Hurbileko eta Ekialdeko Europako merkatua hartzen ditu barne.

Aliantza horren bidez, CAF Power-ek Turkiako merkatuan ezarri, ahi du. Kokagune horretan, Medel Elektronik-ek transferentzia teknologikoa jasoko du tren-sektorerako kontrol- eta potentzia-elektronikan.

Ezagutzaren transferentzia horren bidez, Medel arduratuko da trakzio-bihurgailuak Istanbuleko eta Sakariako instalazioetan mihiztatzen. Era berean, bertako hainbat ingeniari talderen bidez, laguntza teknikoa emango du bai landan, bai bezero bakoitzaren instalazioetan (martxan jartzeko, bermea emateko, mantentze-lanetarako...).

CAF Power-en produkzioaren beste lokalizazio batzuk: Estatu Batuak eta Bras

Lokalizazioa dagoeneko hainbat herrialdetan ezarrita dago; besteak beste, AEBetan edo Brasilen. Herrialde horietan, duela hainbat urte eskatzen ari dira ekipo gurpildunak egitean, beren mugen barruan eginiko material eta muntaketa portzentaje bat erabiltzea. .

2013. urtean, kontrol- eta trakzio-ekipoen hornikuntza esleitu ondoren, CAF Powerrek AEBn kokatu zuen bere produkzioa Kansas Tramway eta Cincinnati Tramway proiektuetarako. Bestalde, Sao Pauloko Metrorako kontrol- eta trakzio-ekipoen hornikuntza esleitu ondoren, enpresako bigarren lokalizazio egitasmoa Brasilen gauzatu zen.