Iran Rail Expo 2017

Astelehena, 24 Apirila 2017 11:34
Iran Rail Expo 2017

CAF Power & Automation-ek Ekialde Ertaineko tren-garraioen nazioarteko erakusketa handienean parte hartuko du.

Teheranen Irán Rail Expo erakusketaren beste edizio bat egingo da maiatzaren 15ean eta 18an. Bertan, CAF Power & Automation-ek bere produktuak eta zerbitzuak aurkeztuko ditu. Horiek guztiek soluzio moldagarriak, fidagarriak eta tren-garraioarekin konprometitutakoak bermatzen dituzte.

Edizio horretan, Iraneko 300 enpresa eta atzerriko beste 100 enpresa egongo dira, eta CAF Power-ek CAF Miira eta CAF Signalling enpresekin batera (CAF taldeko filialak) hartuko du parte Fan Avaran Bardo (FAB) gure agente iraniarraren standean, …. hallean.

Aurten, Iran Rail Expo erakusketan aukera handia egongo da tren-garraioen industrian eta zerbitzuetan: hiri barneko trenbideak, aldirietako trenbideak, kargako bagoiak, motordun ibilgailuak eta lokomotorak.

Erakusketara bertaratzen direnek zuzenean ikusi ahal izango dituzte gure sistema modularrak eta malguak, baita birgaitzeko, berritzeko eta mantentze-lanetako zerbitzuak ere. Hemendik aurrera, bisitariek gure Departamentu Komertzialarekin. Halaber, doan eta konpromisorik gabe deskargatu dezakete produktuen eta zerbitzuen katalogo osoa.

CAF Power Ekialde Ertaineko tren-industriaren azoka nagusiaren bosgarren edizioan izango da, Turkiako merkatuan sartu ondoren, eta ondoko proiektuetan kontrol- eta trakzio-sistemak hornitu eta gero: Maryland-eko (Estatu Batuetan) tranbian, Quitoko (Ekuadorren) metroan eta Amsterdameko (Holandan) tranbian. Gainera, Mexikoko metrorako (Mexikon) TCMS kontrol-sistemaren hornitzaileak ere izango gara.

2017ean moldagarritasunaren ahalmena ikusiko da Iran Rail Expo erakusketan CAF Power & Automation enpresaren eskutik.