2017an, egin aurrera CAF Power & Automation konpainiarekin

Osteguna, 02 Otsaila 2017 11:26
2017an, egin aurrera CAF Power & Automation konpainiarekin

Proiektu berriak eta garapen berriak. Hala itxi genuen 2016. urtea, eta hala hasi dugu 2017a CAF Power & Automation konpainian.

Urtea joan egin da…

Erresuma Batua, Australia, Aljeria, Luxenburgo, Kolonbia, Txile…2016. urtean, CAF Power & Automation konpainiak hainbat proiektu sinatu zituen mundu osoan. Urtearen hasieran, indartsu sartu ginen Ingalaterrako merkatuan. Hala, ilusioz begiratzen genuen iparralderantz, Ingalaterrako ARRIVA operadorearentzat hainbat proiektu lortu ondoren, trakzio- eta kontrol-ekipo berritzaileak garatzeko gogoz.

Gainera, ahalegin horri esker, energia pilatzeko ekipamendu ontziratuen bidez, Birminghameko The Midland Metroko tranbiak katenariarik gabe mugitu ahal izango dira. Are gehiago, lehen tranbia, dagoeneko, Zaragozako CAFeko fabrikarako bidean dago retrofit teknikarekin hasteko.

Proiektu horiekin batera, Canberrako Tranbia eta Aljeriako Metrorako unitate berriak garatu genituen, Luxenburgoko Tranbiarako lehen unitateak fabrikatu genituen eta Velimeko zirkuituan 402A lokomozio-aparatua trenbidean probatu genuen.

2016. urtea ezin hobeto amaitzeko, handitze-lanak egin ditugu Medellineko Metroan eta Santiagoko Metroan. Azken hiri horretan, trakziorako COSMOS eta POWER CD 1500 V kontrol-ekipamenduak hornituko ditugu 3 & 6 lineetan 4 unitate handitzeko. Bestalde, Kolonbia hiriak ere erabiliko ditu COSMOS eta POWER CD 1500 V ekipamenduak metroko 2 unitate handitzeko. Proiektuak, gaur egun, 20 unitate ditu.

CAF Power-ek balantze positiboarekin itxi du 2016. urtea. Horrela, Africa Rail, Iran Expo eta Innotrans nazioarteko azoka handietan parte hartu dugu. Gainera, online presentzia hobetu eta zabaldu dugu: webgune berria sortu dugu. Eduki hobeekin eguneratuta dago, eta Linkedin-en dugun enpresako webgunearen  bidez, elkarreragin handiagoa izango dugu zuekin.

Hasi berri dugun urte honetan…

2017n, oso berri onak iritsi zaizkigu Utrechtetik: 22 tranbia berriren handitze-lanak amaitu dira. Gaur egun 27 entregatzen ari dira.

Ekitaldi honetan, azoka hauek izango ditugu: Istanbulen, Eurasia Rail; eta Indianapolisen, RailwayInterchange. Azken hori Ipar Amerikako azoka handienetakoa da, eta trenbide-garraioen erakusketak nahiz hitzaldi teknikoak antolatzen dira bertan. Irailean izango da.

Gainera, 2017an, urteurrena ospatuko dugu. CAF Power & Automation konpainiak 5 urte beteko ditu trakzioan, enpresa hauek elkartu zirenetik: Grupo CAF, TRAINTIC, TRAINELEC Y DT4Q. Elkarrekin lan egingo dugu?

‘Hegan egin ezin baduzu, egin korrika.

Korrika egin ezin baduzu, ibili.

Ibili ezin bazara, lau hankan ibili.

Baina egiten duzuna egiten duzula, segi beti aurrera’.

Martin Luther King

Try the online Rubik's Cube simulator! Set up a random scramble then try to figure out the solution!