Amerikara bidaiatzen du Power CAF & Automation-arekin

Azteazkena, 03 Maiatza 2017 11:14
Amerikara bidaiatzen du Power CAF & Automation-arekin

Proiektu berriak Amerikako Kontinentean

Aurten, Amsterdameko Tranbiarako trakzioko eta kontroleko sistemen hornidura esleitu ondoren, eta Europan Utrechteko Tranbia handitu ondoren, CAF Power & Automation-ek bere presentzia areagotu du Amerikako kontinentean; izan ere, hiru proiektu berri lortu ditu Ekuadorren, Mexikon eta Estatu Batuetan.

Quitoko Metroa

CAF Power-ek COSMOS kontroleko sistemak eta 1500V POWER DC trakzio sistemak garatu eta hornituko ditu Quitoko metrorako. Zehazki, metroan 18 unitate egongo dira erabilgarri (bakoitzak 6 kotxe izango ditu) 1. linean, Quitumbetik Labradorrera.

Plaza de San Francisco in Quito, Ecuador
Plaza de San Francisco in Quito, Ecuador

Andeetako errepublikako hiriburua populazio gehien duen bigarren hiriburua da, eta 2,5 milioi biztanle inguru ditu. Metroko 1. linearen inaugurazioa 2019an egitea aurreikusita dago. Kalkulatzen da ia 400.000 pertsonek erabiliko dutela egunero garraioa; beraz, aurrerapen handia izango da hiriaren mugikortasuna garatzeko.

 

Mexikoko Metroa

Kolonbian, Venezuelan, Brasilen eta Txilen garatutako proiektuez gain, duela gutxi Mexikoko metrorako kontroleko ekipoaren hornidura eta integrazioa esleitu da. Hala, CAF Power & Automation trenbide-sistemaren eredu gisa finkatu da Latinoamerikako merkatuan.

Palacio de Bellas Artes en México DF
Palacio de Bellas Artes, México DF

Proiektu horrek COSMOS (TCMS) sistema hartzen du barne 10 unitatetarako. Unitate horiek barruti federaleko Metroko 1. linean emango dute zerbitzua, eta aurtengo irailerako aurreikusita dago entregatzea. Esleipen hori gaur egun Mexikoko metroan garatzen ari diren unitateak eta azpiegiturak berritzeko proiektuaren parte da.

Marylandeko Tranbia

CAF Power-ek Ipar Amerikako merkatuan jarduera zabaldu du kontroleko eta trakzioko soluzioen hornitzaile gisa Purple Line-rako (Marylandeko estatuan). LRV tranbia arinen 26 unitateak COSMOS (TCMS) eta POWER DC 750V sistemez hornituta egongo dira, eta Montgomery eta Prince George konderrien artean ibiliko dira.

Purple Line metro arineko linea da, eta Washingtoneko metroko lineekin (WMATA) lotura zuzena ahalbidetuko du. Era berean, MARC eta AMTRAK aldiriko trenekin eta autobuseko tokiko zerbitzuekin lotura egingo du. Hala, tren-operazio azkarra eta fidagarria ekarriko du Marylandeko estatuan.

Gaylord National Harbor Hotel. Property of Official Site of State of Maryland Tourism
Gaylord National Harbor Hotel. Image property of Official Site of State of Maryland Tourism

Estatu Batuetan eginiko proiektuen artean, gaur egun CAF Power-ek kontroleko eta trakzioko sistemak hornitzen ari da MBTAko tranbietarako (Bostonen), dagoeneko Cincinnati eta Kansas City hirietan burutu diren proiektuez gain.