Australian katenariarik gabeko zirkulazioa ezarriko dugu

Asteartea, 18 Uztaila 2017 10:23
Australian katenariarik gabeko zirkulazioa ezarriko dugu
CAF Power & Automation, Newcastleko tranbiarako FREEDRIVE metaketa-sistemaren hornitzailea.

CAF Power & Automation-ek katenariarik gabeko tranbiaren proiektu berria dakar mundura, eta Australiako Newcastle hirirako URBOS tranbiaren 6 unitatetan POWER DC 750V eta COSMOS trakzio ekipoen eta FREEDRIVE metaketa-sistemaren hornitzailea izango da.

Transport for New South Wales-ek eta CAFek akordio bat lortu zuten 2016. urtean 6 URBOS hornitzeko, CAF Power & Automation-en energia metaketaren sistemak baliatuz mundu osoan katenariarik gabe dabiltzan tranbien multzora bilduko direnak.

CAF Power-ek Australian egiten duen hirugarren kontratua da; 2016. urtean, COSMOS eta POWER DC 750 V kontrol ekipoen hornidura lortu zuten Canberrako 14 URBOS tranbietarako, eta, 2013an, Sydney-ko 12 URBOS tranbietarako.

FREEDRIVE, bakarra Australian

Proiektu honek garrantzi estrategiko handia du; izan ere, energia metatzeko FREEDRIVE teknologiaz hornitutako ibilgailu bakarra da Australiako kontinentean.

Gure FREEDRIVE sistemak ahalbidetzen duen katenariarik gabeko zirkulazioak garraio fidagarria eta erosoa suposatuko du Newcastleko hirigunean. Gainera, hiriaren egungo arkitektura zainduko da.

Newcastleko tranbiak 2.7 km-ko ibilbidea izango du 6 geltokirekin, Wickmanetik Pacific Parkeraino. Hiri-garraio berri baterako aukera da, eta metropoli-inguru osoa suspertzeko planaren barruan sartzen da.

Energia optimizatzeko sistemak: GREENTECH

Gero eta populatuago dauden eta kutsadura indize handiak dituzten inguruak izanik, egungo hirietan beharrezkoa da gutxiago kutsatzen duten eta ingurumenean modu atseginagoan integratzen diren garraio-sistemak izatea.

CAF Power & Automation-ek ontziratutako energia metatzeko ekipoak hornitzen ditu sortu zenetik, hirietan gaur egun dagoen arazo horri aurre egiteko.

GREENTECH, CAF Power & Automation, 2010. urteaz geroztik, tranbietan garatzen eta ezartzen ari den energia metatzeko sistemen familia da. Energia optimizatzeko GREENTECH sistemak abangoardiako teknologian oinarrituta daude. Hala, dentsitate handiko ioi-litiozko bateriak eta potentzia handiko ultrakapazitateak, ala bien arteko konbinazioa darabiltza, tranbiak behar dituen energia eta ahalmena lortzeko.

GREENTECH munduan

CAF Power & Automation-ek GREENTECH teknologia duten 150 URBOS tranbia baino gehiago hornitu ditu mundu osoan.

Milioika pertsonak eguneroko joan-etorrietan teknologia aurreratuenaz gozatzen dute hainbat hiritan; hala nola Sevillan, Tallinnen, Luxenburgon edo Kaohsiungen.

GREENTECH taldea osatuko duen azken tranbia Birmingham hirian zehar ibiliko da eta gaur egun, trenbideetan probak egiten dabil.