Railway Interchange 2017

Astelehena, 28 Abuztua 2017 10:15
Railway Interchange 2017

 

Indianapolisen (AEB) izango da 2017ko Railway Interchange azoka, irailaren 17tik 20ra. Azoka horretan, CAF Power & Automation-ek tren-makinetarako trakzio- eta propultsio-konponbideak aurkeztuko ditu.

Bisitariek lehen eskutik hauek ezagutuko dituzte: rakzio-sistemak, IGBT teknologian oinarrituak, eta tren-makinak modernizatzeko programak, hala nola, GTO teknologia IGBT teknologiara eguneratzea edo trakzio-katea DC-tik AC-ra modernizatzea (retrofit).

Azoka horretan ikusiko duzu trakzio-sistemak (bidaiariak nahiz salgaiak garraiatzeko) garatzeko egin ditugun ahalegin lehiatsuak ibilgailu berrietan edo egun martxan dauden ibilgailuetan sar daitezkeela. Halaber, aholkularitza pertsonalizatua emango dizugu gure mantentze- eta berme-zerbitzuaren eskutik zure ibilgailuen erabilgarritasuna areagotzeko.

Gure produktu eta zerbitzuen katalogoa deskargatzera animatzen zaitugu. Bisita gaitzazu 2345. erakustokian!

Irailean bat egin moldagarritasunaren ahalmenarekin CAF Power & Automation-en eskutik.