World Metro & Light Rail Congress 2018

Igandea, 08 Apirila 2018 00:00
World Metro & Light Rail Congress 2018

CAF Power & Automation-ek World Metro & Light Rail Congress 2018 biltzarrean parte hartuko du.

Apirilaren 18 eta 19an World Metro & Light Rail Congress biltzarra izango da Bilbon. CAF Power & Automation-ek, CAF Taldearekin, trenbide-arloko ordezkari nagusienetako bat bezala parte hartuko du.

Biltzar horretan, zeinean munduko hiriko trenbide-sektoreko enpresa nagusiak parte hartzen duten, eztabaidatzeko foroak, networking-a, hitzaldiak, kasu praktikoak eta erakusketa-esparrua izango dira. CAF Taldeak 10. erakustokian arreta eta trenbide-sistema eta ibilgailuei buruzko informazioa emango dizkie bisitariei.

Halaber, CAF Power & Automation-ek “Etorkizuneko joerak identifikatzen. Ontziratutako Energi Metaketa sistemak trenbideko ibilgailuetarako” mahai-inguruaren moderatzailea izango da, eta ordubete inguruz, ontziratuko energia sistemetan gure aditua den Xabier Larreak, trenbide-ibilgailuetarako energia metatzeko joerak zein diren azaldu eta aztertuko ditu, beste parte-hartzaile batzuekin. Mahai-inguru hori apirilaren 18an izango da, 11.20ean, TEKNOLOGIA ETA ESTRATEGIEN MAHAI-INGURUAK eremuan.

Biltzar horren jatorria

sektorearen elkargune nagusia da, eta hamalau urtez baino gehiagoz antolatu izanak arrakastatsua dela erakutsi du, eztabaidatzeko tokia eta trenbide-industriaren erronka berriei aurre egiteko estrategiak eskaintzen baititu.

Berriztapena, Teknologia, Ekimena” izenburuarekin Bilbon antolatuko da lehen aldiz,, , Eusko Jaurlaritza, SPRI, ETS, Euskotren eta Metro Bilbao erakundeen elkarlanari eta Mafex-en laguntzari esker. Izan ere, Euskadi da trenbide-fabrikazioaren gune nagusienetako bat Estatuan.