Tren-makinetarako trakzio diesel-elektrikoko bihurgailua

Tren-makina diesel-elektrikoetarako trakzio-bihurgailuak diseinatu eta fabrikatzen ditugu

CAF Power & Automation-ek hauxe proposatzen du: trakzio-bihurgailuak diesel tren-makinentzako propultsio-sistemetan integratzea, zeinak errekuntzako motor bat edo batzuk, alternadore bat eta trakzio-motorrak dituena.

CAF Power trakzio-bihurgailuak teknologia ezberdinetara moldatzen dira –DC eta AC–, eta ibilgailuaren bizitzan zehar teknologiaz migratzea ahalbidetzen duten konponbideak ere proposatzen dituzte. Horiek horrela, operadoreek birgaitze inkrementalak har ditzakete, inbertsio-beharrak banatuz.

Halaber, garraio-sistema efizienteagoak garatzeko dugun konpromisoa dela eta, propultsio-sistema osoarentzako kontrol-konponbideak . Horrela, powerpack edo genset eta trakzio-bihurgailuaren artean koordinaziorik handiena geratzen da,, eta, hortaz, kontsumo energetikoak optimizatzen dira.

Tren-makina diesel-elektrikoetarako trakzio soluzioei esker, CAF Power & Automation-ek itsaspen-maila handiagoak jartzen ditu bezeroen zerbitzura. Ondorioz, lortzen diren esfortzu-mailei esker, zama astuneko eragiketetan zama-edukiera nabarmen handitzen da.

 

diesel electric traction converter for locomotives real

Diesel tren-makinek munduko ibilbide urrunenetik ibiltzeko duten autonomia dela eta, operazio-baldintza zorrotzenetan erabilgarritasunik handiena bermatzen duten trakzio-sistemak diseinatzen ditugu, eta egoerarik gogorrenetan ere erraz manten daitezke.

Gure bezeroei balioa eransteko konpromisoa hartu dugu, eta horregatik, bideragarritasun-azterketak egiten ditugu hobekuntzak egiteko. Horien artean, hauek daude: ekipamendu osagarriak sortzea (‘head-end-power’ izenaz ezagutzen dena) eta, modu elektrikoaz hornitzea, aldi baterako katenaria baten bidez edo energia metatzeko sistemen bidez.

CAF Power & Automation-ek, DC/AC trakzio-katearen Retrofit-en bidez, zure ibilgailuen prestazioak hobetu eta modernizatzea eskaintzen dizkizu.

Tren-makinetarako trakzio diesel-elektrikoko bihurgai erabiltzen duten trenbide-erreferentzia batzuk

  • Sudáfrica. Sudáfrica. 2014

    Hegoafrika • 2014

    Grindrod Locomotives • Hegoafrika
    Tren-makina 1