CAF Power & Automationek saritua Global Light Rail Award ekitaldian

Astelehena, 08 Urria 2018 13:46
CAF Power & Automationek saritua Global Light Rail Award ekitaldian

CAF Power & Automatinon-ek bi saria jaso ditu Global Light Rail Award ekitaldian.

CAF Power & Automationek bi sari gutiziagarri eskuratu ditu aurtengo Global Light Rail Awards ekitaldian: Urteko Hornitzailea eta Urteko Berrikuntza Teknikoa (Material Ibiltaria), eta CAF-ek, horrez gain, kalifikazio altua lortu du beste bi kategoriatan.

Sektoreko berrikuntzaren eta bikaintasunaren ospakizun gorena den sariketa banaketa ekitaldia Londonen ospatu zen, urriaren 3an.

CAF Power and Automationek, bere sistema malgu eta modularrei esker Urteko Hornitzailearen saria eskuratu zuen. Sistema hauek, ibilgailu berrietan nahiz dagoeneko martxan daudenetan integratu daitezke. Bezero bakoitzaren beharretara guztiz egokitzeaz gain, eraginkortasun eta kalitate maila gorenenak ziurtatzen dituzte.

Halaber, CAF Power-ek Urteko Berrikuntza Teknikoko (Material Ibiltaria) sariduna suertatu zen bere Greentech ekimena anbiziotsuari esker.

Greentech produktuek, eraginkorrenetakoak eta ingurumenarekiko begirunetsuenetakoak izaki, energi kontsumoa optimizatzeaz gain, katenariarik gabeko teknologiari esker, hirietako erdiguneko ikuspegia gutxitzen dute. Teknologi berritzaile hau arrakastaz ezarri da munduko hainbat hiritan, Luxenburgon, Sevillan eta Granadan Espainian eta Birminghamen Erresuma Batuan, hirien erdiguneko eraikinak errespetatuz eta hiriko ikuspegian eragin minimoa ziurtatuz.

GLRAAwards718

CAFek kalifikazio altua erdietsi zuen Urteko Fabrikatzailearen kategorian, enpresako nazioarteko hazkunde jarraitua aitortuz eta enpresak Newporten, (Gales) eraiki duen lantegia eta bere etengabeko berrikuntza industriala kontutan izanik.

CAFen Birminghameko erdiguneko katenariarik gabeko tranbia proiektuak ere errekonozimendua lortu du, Ingeniaritzako Lorpen Bikainaren kategorian kalifikazio altua erdietsiz.

Transport for the West Midlandsek, Birmingham katenariarik gabeko teknologia instalatzen Erresuma Batuko lehenengo hiria izango zela iragarri zuen 2016an, CAFek fabrikatutako bere 21 Urbos 3 tranbietan, 2014-2015 urteetan martxan jarri zirenak.

Egun, 2 tranbia berriztatu dira CAF Power and Automationek hornitutako Greentech Ontziratutako Energia Biltegiratze sistemarekin, eta proiektua garaiz dabil Midlan Metrok operatzen duen flota 2019ko abuzturako guztiz berriztatuta egon dadin.

CAF UK-ko Zuzendaria den Richard Garnerren ondo adierazpenak egin zituen sariak jasotzeko ekitaldian: “Pozarren gaude bi sari irabazita, eta beste bitan kalifikazio altua lorturik. Tranbien fabrikatzaile liderra bezala, guztiz atsegingarria da epaileek Erresuma Batuan nahiz atzerrian ezarritako berrikuntzak mundu mailako lehen mailakotzat aitor dezaten.”

“Bestalde, bereiziki atsegina da, CAFen katenariarik gabeko teknologi liderrak aitortzak jasotzen jarraitzea, tranbiak hiriko ikuspegiari kalterik eragin gabe beren indarra propioarekin ibil daitezen.”

“Sistema sostengarri honek hainbat abantaila dauka kapital kosteen eta koste operatiboen alorrean mundu osoko tranbia sistemen sustatzaileentzat eta operadoreentzat."